Komunikazio digitala ikasgelan; Flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena

Komunikazio digitala ikasgelan; Flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena

Api. 13 - 18. Mai, 2020 Kod. @28-20

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170003 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira

  1. Komunikazio digitalaren mundua.
  2. Multimedia digitalak Flipped classroom-ekin duen erlazioa. Metodologia horretan oinarritutako ikasgai bat prestatzeko teknikak.
  3. Bideoak sortzeko aplikazioak, sarean nola argitaratu eta irakaskuntzarako baliagarriak diren bideo-aplikazioak 
  4. Gamifikazioa eta ebaluazio hezigarriak unitate didaktikoetan txertatzeko. 
Irakurri gehiago

Helburuak

Komunikazio digitalean oinarritzen diren tresnak irakatsiko zaizkie parte-hartzaileei, euren ikasleekin aplikatu ahal izateko.

Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikasi, horien atentzioa errazago lortzeko. 

Gamifikazioa ikasgelan erabiltzeko tresnak ezagutu, eta ebaluatzeko eskaintzen dituen aukeretan sakondu.

Flipped classrom deituriko metodologiaren gakoak ezagutu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2020-04-13 / 2020-04-19

Metodologia eta konpetentzien oinarrizko ezagutzak

2020-04-20 / 2020-04-26

Flipped learning eta gelan aplikatzeko app digitalak

2020-04-27 / 2020-05-03

Bideo ekoizpenak eta gamifikazioa gelan

2020-05-04 / 2020-05-10

Ebaluazio hezigarri digitala

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Hizlariak

Virginia Lacarra Escorza

Matrikula prezioak

Matrikula2020-04-15 arte
80,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza