Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik

17.Eka - 18.Eka

Kod. G04-19

Ikastaroko hitzaldi gehienak euskaraz izango dira, gainontzekoak gazteleraz. Beharrezkoa balitz, kideen arteko aldibereko xuxurlarien itzulpen sistema jarriko da martxan

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Azken urteotan, bizitzen ari garen krisiaren eta gizarte-aldaketaren testuinguruan, elkarguneak eta prozesu komunak garatzen ari dira talde eta herri-mugimenduen artean, izan elkarte feministak, arrazakeriaren kontrakoak, ekologistak, kultura artekotasuna sustatzen dutenak edo euskararen aldekoak. Ikastaro honetan aztertuko dugu nola ibilbide horietan, gizarte-bereizkeria ezberdinak jasaten ari diren gizakien eta kolektiboen artean, elkartasun eta elkarrekikotasun forma material eta sinboliko berriak gauzatzen ari diren. Bereziki sakonduko dugu ekimen horietan sortzen diren aliantzetan, aldarrikapenetan, salaketetan eta arte- eta kultur-sorkuntzan, izan ere, horien eskutik elkartasun eta herritartasun mota berriak eratzen ari baitira.

"Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik"  izeneko ikastaroan, esperientzia horien berri edukiko dugu eta UPV/EHUren (Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Etorkizuna Eraikiz Programa) arteko diru-laguntza baten bidez burutu dugun diziplina anitzeko ikerketa-proiektuaren emaitzak plazaratuko ditugu. Era berean, elkarte eta mugimendu sozial desberdinekin kontrastatuko ditugu emaitza horiek, denon ekarpenekin aberastuz.

OHARRA: Ikastaroko hitzaldi gehienak euskaraz izango dira, gainontzekoak gazteleraz. Beharrezkoa balitz, kideen arteko aldibereko xuxurlarien itzulpen sistema jarriko da martxan.

Helburuak

Talde eta herri-mugimendu ezberdinak garatzen ari diren ikuspegi eta proiektuen berri izatea.

Gipuzkoako hainbat eragileren arteko elkarlana aztertzea eta kanpoko beste proiektuekin alderatzea.

Martxan daukagun ikerketa-proiektu baten lehen emaitzak eztabaidatzea eta partaideen ekarpenekin aberastea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • PARTE HARTUZ Ikerketa Taldea
  • AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea
  • NOR Ikerketa Taldea (UPV/EHU)
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
  • 17.Eka - 18.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu