La Agenda 2030 y el futuro de la Financiación del Desarrollo

17.Eka - 18.Eka

Kod. G03-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Garapen Jasangarriaren Helburuei esker, bat egin dute desberdintasunaren eta pobreziaren aurkako agendek eta jasangarritasunaren eta genero berdintasunaren aldekoek. Gizarte on bat lortzeko helburuen sintesi bat dira, Nazio Batuen Batzar Nagusia osatzen duten herrialdeek 2015ean izenpetuak.

Nazioarteko lankidetza –oro har– eta garapen bidean dauden herrialdeen finantzaketa aukerak –bereziki– oso bizkor eraldatu dira, azaleko zenbaki edo joerek aditzera ematen dutena baino askoz gehiago. Desberdintasun krisi sakona eta planetako hainbat lekutan sortutako nazionalismo ekonomiko baztertzaileak –zeinaren erakusgarri handiena AEBko administrazioa eta haren “America first” politika baita– bizkor eta sakon aldatzen ari dira errealitatea. 

Nazioarteko lankidetzaren alorrean, kontua ez da bakarrik rol garrantzitsu bat hartu dutela garai batean ia zeresanik ez zuten eragileek; horrekin batera, aldatu egin da ere nabarmen –eta Espainiaren kasuan, higatu– eragile tradizionalen eginkizuna, zenbakietatik harago. Eta beste erakunde eta gobernu batzuen eraginak gainezka egin du. Sistema multilateralak zalantza fase hau ere bizi du. Nazio Batuak erreforma prozesu baten lehen faseetan daude, eta zalantza handiak sortu dira haren egitekoaren inguruan. 

Bere aldetik, nazioarteko finantza sistemako eragile tradizionalak (NDF eta Munduko Bankua) posizio indartsuan daude, eta erakunde berriak sortzen ari dira (hala nola New Development Bank). Gainera, etorkizunari begira, kapital eskasia aldi bat, finantza burbuila berriak eta gehiegizko zorrak eragindako arazoak aurreikus daitezke garapen bidean dauden herrialdeetan (Saharaz azpiko Afrikan bereziki).

Helburuak

2030 Agenda ezagutaraztea eta lurralde, estatu eta mundu mailan dituen inplikazioak aztertzea.

Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) betetzeko erronkak eta potentzialtasuna aztertzea, garapenean dauden herrialdeetan bereziki, baita multilateralismoaren arazoak ere.

Nazioarteko lankidetzaren eta kanpo zorraren zereginaz eztabaidatzea practitioners-en artean, GJHen esparruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizarte Zientziak
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 17.Eka - 18.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu