La carrera del hidrógeno verde: El nuevo vector energético para la movilidad

15.Eka

Kod. Z04-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

European Green Deal itunean, trantsizio energetiko eta berdea ekintza politikoaren erdigunean kokatu da. Programaren helburu dira, besteak beste, 2050. urtean CO2 isuririk gabeko EB bat lortzea eta energia garbi, fidagarri eta merkeak garatzea.

Hori lortzeko, neurri sorta zabal bat ezarri du, besteak beste, garraioaren jasangarritasunean aurrera egin ahal izateko. Gaur egun, EBn, azken energiaren guztizkoaren heren bat kontsumitzen du garraioak, eta gehiena petroliotik dator. Horren ondorioz, berotegi efektuko gasen isurien laurden bat egiten ditu. Beraz, auto, tren, itsasontzi eta hegazkinen isuriak murriztea da helburua, garraio publiko eta pribatu garbiagoak, eraginkorragoak eta osasungarriagoak erabil daitezen sustatuta.

Motordun garraio indibidual nahiz kolektiboari dagokionez –patineteak, bizikletak, motozikletak, automobilak, autobusak, autokarrak, trenak, itsasontzia, hegazkina…– eta hiri garraio astunari dagokionez, elektrifikatu egingo direla espero da, baterien bitartez. Hiriarteko garraioan, hainbat teknologia lehian arituko direla aurreikusten da, hala nola elektrikoa –baterien eta hidrogenoaren bitartez–, gasa, erregai sintetikoak eta bestelakoak. Aireko eta itsasoko garraioan ere elektrifikazioa eta sistema hibridoak espero dira, betiere eraginkortasunaren eta isuriak murriztearen helburuei jarraikiz.

Une honetan, hidrogenoaren merkatua zehaztu gabe dago oraindik, eta hainbat eragile ditu balio katean; Uda Ikastaro honetan, eragile horiek aztertuko ditugu sakonago.

Helburuak

Pertsonen eta salgaien mugikortasunaren sektorean hidrogenoak zenbateko garrantzia duen eta merkatuan zer aukera eskaintzen dituen jakitea.

Hidrogenoak mugikortasunaren sektorean dituen aplikazioak zeintzuk diren jakitea.

Hidrogenoaren balio katean esku hartzen duten agenteak zeintzuk diren jakitea.

Pertsonen eta salgaien mugikortasunarekin lotutako isuriak murrizten laguntzea, garraio publiko eta pribatu garbiagoak, eraginkorragoak eta osasungarriagoak erabil daitezen sustatuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Administraciones y gestores de movilidad

Kolaboratzaileak

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA
  • MUBIL
  • ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Energia, mugikortasuna eta hiriak
  • 15.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu