Kostalde Harritsua: Geologia, Ekologia, Eskultura

03.Eka - 04.Eka

Kod. K03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Sinposioa Aquariumean egingo da, edukiera mugatu batekin, gaur egun beteta dagoena, eta online zuzenean ere parte hartu ahal izango da, zoom bidez. Matrikulazio-prozesuan modalitatea aukeratu behar da.

2021eko ekainaren hasieran, Cristina Iglesias artista donostiarraren aparteko lan berria estreinatuko da Donostiako hirian. Iglesiasen lanak Santa Klara uharteko azaleratze harritsuan zaharkituta eta abandonatuta zegoen itsasargi bat eraldatu du, hiritik gertu dagoen badia erdian, ingurune eskultoriko bertikal bat sortzeko. Uharteko harkaitzetan hondoratuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldearen ezaugarri diren geologia eta ekologiabarneratzen ditu, uhartea inguratzen duten ur zurrunbilotsuen forma xurgatzailearen barnean.

Azken urteotan, Cristina Iglesiasek eskultura publikoaren forma berriak sortu ditu, espazio zibikoak eta bertan bera utzitako eraikinak berriro irudikatuz, arkitektura, eskultura eta ura konbinatuz, batez ere Anberes eta Toledoko hirigune historikoetan; bai eta Baian (Kalifornia) ur azpian murgildutako kokaleku batean ere. Donostiako udalak enkargatuta eta azken bost urteetan garatua, Iglesiasen proiektu berriak azken urteetako nabarmenetako bat izatea agintzen du.

Eskulturaren inaugurazio publikoa, 2021eko ekainaren 5 eta 6ko asteburuan, eta aurretik "Kostalde Harritsua – Geologia, Ekologia, Eskultura" izeneko sinposioa izango da, James Lingwood, Artangeleko zuzendari eta sortzailea den arte garaikideko adituak, eta Adolfo Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaktea zuzendari, geólogo eta ozeanografoak zuzenduta.

Iglesiasen obrarekin zerikusia duten gaietan oinarrituta, sinposioak aditu talde bat bilduko du arte, literatura, geologia eta ekologia alorretan pentsamendua partekatzeko, ekainaren 3ko arratsaldean eta ekainaren 4ko goizean Aquariumeko Auditorioan egingo diren bi saioetan. Zoom bidez ere jarraitu ahal izango da; horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroekin elkarlanean eta BBVA Fundazioaren laguntzarekin antolatutako sinposioa da. Sinposio hau biek garatzen duten Iraunkortasun Foroaren barruan kokatzen da. Era berean, Ihobek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak ere parte hartzen dute.

Helburuak

Artearen, literaturaren, geologiaren eta ekologiaren arloetan pentsamendua partekatzea diziplina horietan adituak direnekin.

SIMPOSIOko ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

  • Zuzendariak: James Lingwood eta Adolfo Uriarte
  • Koordinatzailea: Manuel Soto

ARTISTA

  • Cristina Iglesias

HIZLARIAK

  • Penelope Curtis
  • Carlos Duarte
  • Russell Ferguson
  • Beatriz Herraez
  • Asier Hilario Orus
  • Lisa Le Feuvre
  • Manuel Soto

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián
  • Fundación BBVA
  • IHOBE. Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco
  • Departamento de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas. Diputación Foral de Guipúzcoa
  • Aquarium de Donostia / San Sebastián
  • Artingenium
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
    • Iraunkortasuna
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 03.Eka - 04.Eka
  • Aquarium Donostia/San Sebastián
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu