Arrantza-portuen "deforestazioa": zura, kolorea eta identitatea

31.Abu - 01.Ira

Kod. G12-21

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta euskara izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Proposamen honek ZURA ETA URA proiektuan du bere jatorria. ZURA ETA URA proiektuak, argazkiz eta idatziz, ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordezteak ekarri duen identitate galeraren inguruko gogoeta planteatzen du.

Arrantza-portuak, hamaika kolorez jantziak, ontzi zaharren egurraren ehundura eta pintura-geruzak agerian, ontzioletako kolore-probak hormetan, herdoilaren geografiak burdina zaharkituaren azalean, ez al ziren akaso herri baten kolore, ehundura eta nortasunaren isla? Gaur, nortasunik gabeko zuritasun antzu batek estaliak, kirol-portuen antza dute. Eta oharkabean, harea bezala atzamarren artean, galduz doakigu identitatea ere.

Helburuak

Orohar: globalizazioak identitatean duen eraginaz hausnartu.

Zehazki: gogoeta egin ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordezteak ekarri dituen ondorioez: itsas zurgintzaren desagerpena, paisaiaren aniztasun kromatikoaren eraldaketa, identitate galera.

Etorkizuneko eszenarioak irudikatu itsas portuen paisaiaren, ondarearen eta identitatearen inguruan.

Koloreak euskal kulturan izan duen eta duen presentziaz eta garrantziaz hausnartu.

Eraldaketa eta galera horietatik atera behar ditugun ikaspenak planteatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Uda Ikastaroak aurrez aurreko saioak izango ditu, hainbat formatutan, ikus-entzunezko euskarriz lagunduta, eta bertaratutako ikasleen parte-hartze aktiboa bilatuta beti.

Bost saio ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena izango duten hitzaldiak izango dira, eta denboraren zati bat ikasketariekin interakzio zuzenagoa izaten emango da, galderen eta iritzien bidez. Hitzaldi horietako bi gaztelaniaz izango dira eta beste hirurak euskaraz.

"Arrantza-portuak atzo eta gaur: argazkigintza artistikoa eta dokumentala" saioa hitzaldi/proiekzioa izango da, dimentsio grafiko berezikoa, eta hausnartu eta eztabaidatzeko pentsatua. Euskaraz izango da.

"Itsas portuak: literatur sorkuntzarako iturri" gaiari buruzko mahai-ingurua izango da, euskaraz, eta euskal kostaldeko lau emakume idazlek hartuko dute parte, ikastaroaren zuzendaria moderatzaile.

Amaitzeko, azken saioan solasaldia izango dugu hiru itsas arotzekin "Itsas zurgintzaren urrezko aroa" gai hartuz, ikastaroaren zuzendariak moderatuta.

Kolaboratzaileak

  • Itsasmuseum Bilbao
  • Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa, Aquarium Donosstia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Gizartea
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
    • Iraunkortasuna
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 31.Abu - 01.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu