La Economía Circular y sus oportunidades para el sector público en el escenario post-pandemia

29.Eka - 30.Eka

Kod. Z08-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19 pandemiaren lehen olatuan geundenean, Europako Itun Berdearen (Europako Batzordeak, 2019) elementu nagusietako bat den Ekonomia Zirkularrerako ekintza-plan berri bat onartu zuen Europako Batzordeak. Europako Itun Berdea klimatikoki neutroa den Ekonomia Zirkularrerako anbizio handiko ibilbide-orria da. Bertan hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bananduta egongo dela adierazten da. Ekonomia Zirkularrak baliabide naturalekiko presioa murrizten du, eta 2050erako neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko eta biodibertsitatearen galera eragozteko aurretiazko baldintza da. Berotegi-efektuko gasen isurketa guztien erdia eta biodibertsitatearen galeraren eta estres hidrikoaren %90 baino gehiago, baliabideen erauzketaren eta tratamenduaren ondorio dira.

Ekonomia Zirkularraren helburua da gure ekonomia etorkizun ekologikora egokitzea eta gure lehiakortasuna indartzea, aldi berean ingurumena babestuz eta kontsumitzaileei eskubide berriak emanez. Plan horren hedapenak eta abian jarri beharko diren ekimenek alde interesdun guztien lankidetza estua eskatzen dute: ez bakarrik enpresena, baita sektore publikoarena eta herritarrena ere.

Euskadik urteak daramatza arrakastaz lanean Ekonomia Zirkularraren arloan. 2000. urteaz geroztik, euskal ekonomia %26 hazi da; materialen kontsumoa, berriz, % 25 murriztu da, eta hiri-hondakinen bolumena %56 murriztu da. Ondorioz, Ekonomia Zirkularreko neurriak bultzatuz gure ekonomia materialen kontsumotik eta hondakinen sorreratik banatzen ari dela esan daiteke.

Ekonomiaren zirkulartasunean aurrera egiten jarraitu ahal izateko, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 onartu da (Eusko Jaurlaritzak, 2020). Estrategia horren helburuak dira eskualdearen lehiakortasuna bultzatzea, enpleguaren sorrera sustatzea eta komunitatearen iraunkortasunari laguntzea. Estrategia horren erronka nagusia eragile guztien (enpresak, administrazioak eta herritarrak) lankidetza eta inplikazioa lortzea da. Horrela ikuspegia ez da soilik enpresen zirkulartasuna izango, baizik eta lurralde osoko zirkulartasuna.

Administrazioan lan egiten duten pertsona askok egiten dute eredu horren alde, eta badakite eginkizun garrantzitsua bete dezaketela eredu zirkular hori errazten duten baldintza egokiak sortuz, bai eta zer onura ekarri ahal dien.

Udako ikastaro honen helburuetako bat Ekonomia Zirkularrak eta Europako Itun Berdeak Administraziorako (eskualdekoa-tokikoa) eskaintzen dituzten aukerak aztertzea da. Aldi berean, politika publikoak diseinatzeaz edo gauzatzeaz arduratzen diren pertsonei Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa bizkortzen lagunduko dien tresna multzo bat emango zaie. Horretarako, jardunbide egokiak eta jarrera eredugarriak aurkeztuko dira.

Helburuak

Europako Itun Berdearen diseinu- eta garapen-politikak Europako eta eskualdeko ikuspegitik aztertzea.

Europako Itun Berdea hedatzeko gako metodologikoak eta tresnak azaltzea. 2050eko Europa klimatikoki neutroa izateko emaitzak monitorizatzeko eta lorpen zehatzak agerian uzteko moduak ere azalduko dira.

Itun Berdea eta Ekonomia Zirkularra administrazio publikoaren gobernantzan integratzeko estrategia eta jardunbide zehatzak aurkeztea.

Politika publikoak Europako Itun Berdearekin bat etortzeak dakarren aukera erakustea, covid osteko agertokian.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Sociedad Publica de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco (IHOBE)
  • Máster en Economía Circular: aplicación a la empresa de la UPV/EHU
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
  • 29.Eka - 30.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu