La ejecución penal en la comunidad: una mirada fuera de los centros penitenciarios

31.Abu - 27.Ira

Kod. @60-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro hau etorkizunean zigorrak betearazteko arloan lan egingo duten profesionalentzat (kriminologoak, psikologoak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak) pentsatuta dago, eta zehatz mehatz, zigor-neurri alternatiboak betearazteko ordezkari gisa jarduteko interesa dutenentzat.

Espezializazioko online Ikastaro honek oinarrizko ezagutzak ematen ditu arlo kriminologikoari, legalari, esku-hartze sozialari eta printzipio etikoei buruz, ingurune irekiko neurriak jarraituz zigortuak izan diren pertsonekin lan egiteko.

Helburuak

Ikasleak gai izatea komunitate-ingurunean zigor arloko betearazpen-neurriak zertan datzan jakiteko eta zigor-neurri alternatiboak betearazteko delegatuaren lanbidearen jardunari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko.

Zigor-arloko betearazpenaren eremua ezagutzea, alderdi komunitarioari dagokionez, arlo legegiletik eta kriminologikotik.

Espetxeratzearen ordezko zigor-neurri bat zein kasutan aplika daitekeen ikastea.

Gure zigor-sisteman epaileen eskura dauden ordezko zigor-neurrien tipologia ezagutzea.

Zigor-betearazpenaren profesional orok erkidegoan aplikatu behar dituen oinarrizko printzipioak eta etika ikastea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Gizartea
    • Kriminologia
  • 31.Abu - 27.Ira
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...