La Empresa 4.0: la digitalización y las tecnologías de la información como fuente de competitividad empresarial

17.Eka

Kod. E17-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Azken urteotan, eraldaketa digitalak sortutako iraultza handi bat bizi dugu, eragina duena gizartean, oro har, eta ekonomian eta erakundeen kudeaketan, bereziki.

Uda ikastaro honek foro bat izan nahi du, “unibertsitatearen, enpresen eta erakundeen ekarpenak bilduz, erakutsiko dituena esperientzia akademiko eta kudeaketa esperientzia esanguratsu eta inspiratzaileak, digitalizazioaren alorrean, 4.0 aroan”.

Prestakuntza egitasmo hau lerrokaturik dago DIGITAL MANAGEMENT & ERP: GESTIÓN DE LA EMPRESA 4.0 masterrarekin, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ematen duena, ikastegi horren ardatz estrategiko batekin: gaitasun digitalen eta 4.0 Enpresaren kudeaketaren garapenaren alde egitea, agente proaktibo bihurtuta lurraldearen eraldaketa digitalean.

Helburuak

Agerian uztea arrakala digitala txikitzeko beharra, bai prestakuntzaren alorrean bai kudeaketarenean, informazioa ingurune digitaletan modu optimoan kudeatzeari eta 4.0 negozio eredu eta joera berrien identifikazioari lotuta.

Digitalizazioak eta informazioaren teknologiek enpresei lehiakortasuna hobetzeko ematen dizkieten aukerak aurkeztea

Profil akademikoen eta profesionalen espezializazioa, birziklapena eta eguneratzea xede dituzten unibertsitate prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzako egitasmoak azaltzea, bai alor teknikoan (ingeniaritza, informatika, etab.) bai kudeaketarenean (EAZ, Marketina, etab.)

Erakundeen posizionamendua eta efizientzia hobetzea helburu duten digitalizazio esperientzia errealak erakustea.

Gure lurraldeko lankidetza eta ezagutza sareen garrantzia azpimarratzea, nabarmenduta UPV/EHUk trantsizio digitalaren agente aktibo gisa enpresa eta erakunde egituran duen inplikazioa.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Desarrollo Económico, Innovación y Reto Demográfico
  • Departamento de propmoción Económica, Empleo y Comercio y Turismo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
  • PARQUE TECNOLOGICO DE EUSKADI
  • BIC ARABA
  • BCSC
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
  • 17.Eka
  • Facultad de Economía y Empresa. Sección Álava/Parque tecnológico de Álava
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu