La farmacia como catalizadora de procesos comunitarios de salud. Una revolución pendiente

06.Ira - 07.Ira

Kod. O19-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Herri, auzo eta hirietako osasuna, hezkuntza eta aurrerapena faktore askoren mende daude, eta faktore horiek guztiek bizi baldintzak eta osasunerako ingurune egokiak sortzen dituzte, non komunitateak eta eragileak (erakunde eta zerbitzu publikoak, sektore pribatua, gizarte eragileak, etab.) partaide izango diren eta, elkarlanean, beren errealitateak eraldatzeko partaidetza prozesuak garatuko dituzten. Uda ikastaro honek hainbat gako kontzeptual eta metodologiko eman nahi ditu osasuna hobetzera bideratutako ekintza komunitario hori garatzeko, ardatz harturik potentzial komunitario handia duen zerbitzu bat: farmazia komunitarioa.

Farmazia komunitarioen zeregina ez da behar bezala aitortu eta sustatu osasun komunitarioaren esparruan, ezta osasunaren sustapenean ere, nahiz eta horretarako egoera pribilegiatua izan, Barbara Starfieldek proposatutako Lehen Mailako Arretaren ezaugarri nagusietako batzuk biltzeko gaitasunagatik, hala nola irisgarritasuna, luzeratasuna, integraltasuna eta koordinazioa, kalean bertan, auzo eta udalerri guztietan. Horregatik proposatzen da osasunaren eragile sustatzaile eta aktibo komunitario gisa duen zeregina nabarmentzea eta gainerako eragileekiko koordinazioa sustatzea.

Helburuak

Gako batzuk ematea farmazia komunitarioa bideratzeko osasunaren sustapenera eta osasun komunitarioaren eragile protagonista izatera.

Farmazia komunitarioa gaitzea, osasuna eta osasun komunitarioa sustatzeko prozesu parte hartzaileen sustatzaile gisa, gainerako eragileekin koordinatuta.

Egunerokotasunera egokitutako oinarrizko parte hartzea sustatzeko metodologiak garatzea farmazia komunitariotik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Profesionales que trabajan en las Farmacias Comunitarias, a otros profesionales sanitarios (atención primaria, salud pública y promoción de la salud), y otros agentes sociales interesados en la salud comunitaria y promoción de la salud.

Kolaboratzaileak

  • Opik- Grupo de Investigación en determinantes sociales de la salud y cambo demográfico (UPV/EHU)
  • Laboratorio de Prácticas Innovadoras en Polimedicación y Salud
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Osasuna
  • 06.Ira - 07.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu