La magia como herramienta didáctica

11.Uzt - 12.Uzt

Kod. I06-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Irakaskuntzan etengabe eztabaidatzen den arazoetako bat maila guztietako irakaskuntzan eta hezkuntzan motibazioa pizteko teknikak bilatzearena da. Ikasleen prestakuntzaren osagarri diren dibulgazio zientifikoa, irakurketa dramatizatuak, kultur txangoak eta hainbat eta hainbat ekimen balio handiko baliabideak izaten dira. Uda Ikastaro honen helburua aukera berri bat eskaintzea da: magiaren alderdietako bat erabiltzea. Magia gure garuneko gabeziak ustiatzen saiatzen denean, Neurozientziak gabezia horiek azter ditzake gizakion buruaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko; magiak ezezagunarekiko gure interesa pizten duenean, Pedagogiak etekina atera diezaioke interes horri motibazioa piztu eta ikasleen arreta hobetzeko; magiak gehienentzat ezezagunak diren matematikako printzipioak, fenomeno fisikoak edo propietate kimikoak erabiltzen dituenean, Matematikak, Fisikak eta Kimikak modu atseginean azal ditzakete propietate horiek. Helburua magia haurrak dibertitzeko jolas bat bezala ez ezik, ilusionismoak diziplina anitzeko jarduera gisa eskain ditzakeen aukeren sorta zabala aurkeztea da.

Helburuak

Ilusionismoak jarduera diziplina aniztun gisa gelan eskaintzei dituen aukerak aurkeztea.

Hainbat magia joko erabiltzea komunikazioaren eta lantaldeen dinamiken arloan irakasleei tresna aukera zabaltzen ahalbidetuko dieten mekanismo gisa.

Magia komunikazioaren munduan txertatzea; bai enpresa komunikazioan, bai hezkuntzan, prestakuntza lanetarako, publizitaterako edo ekitaldiak dinamizatzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 11.Uzt - 12.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu