La Responsabilidad Social Corporativa: su aplicación práctica. De la obligación a la oportunidad de negocio

08.Urr

Kod. E08-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Abiapuntu gisa, testuinguruan kokatuko da jatorria; hau da, GJHen nondik norakoak eta Enpresa edo Korporazio Gizarte Erantzukizuna definitzen duten printzipioak azalduko dira. Zer abantaila ematen dizkioten enpresari eta nola iristen diren eta iritsiko diren modu nabarmenean ETEra.

Ondoren, autoebaluazio metodoak azalduko dira, enpresaren jarduerak sortutako ekonomia, ingurumen eta gizarte inpaktuak zehazteko.

ETE batek Agenda 2030eko erronketan parte hartzeko eta aurrera egiteko bereganatu ditzakeen metodologiak eta jarduera ildoak aurkeztuko dira; horien bidez, enpresa arduratsua izango da gizartearen ikuspegitik, haren balioa sortzeko ahalmena gutxitu gabe.

Amaitzeko, GJHen esparruko politikak, jarduera planak, kudeaketa sistema arduratsuak eta inbertsio jasangarriak dagoeneko martxan jarri dituzten enpresen esperientzia errealak ikusiko dira. Era berean, finantza erakundeen eta kapitalen merkatuaren arriskuen kudeaketan ematen diren joeren berri emango da, enpresa finantzaketari erreparatuta.

Helburuak

ETEak erabakitze prozesuetan eta kudeaketa sistemetan modu praktiko eta aplikagarri batean sartzea, tresnen eta kasu praktikoen bidez, GJHen esparruan Gizarte Erantzukizuneko Enpresak izan daitezen. Hala, garapen jasangarria eskatzen ari den ingurune batera egokituko dira, eta haien errentagarritasun ekonomikoak ere hobera egingo du.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • ELKARGI SGR
  • Jardunaldi profesionala
    • Ekonomia eta enpresa
    • Iraunkortasuna
    • Ekonomia zirkularra
  • 08.Urr
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web