La robótica social, las tablets y los smartphones ¿pueden ayudar a niñas y niños con necesidades especiales?

10.Eka - 12.Eka

Kod. H01-19

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro proposamena oinarritzen da Europako CybSPEED proiektuan, 2017ko MSCA-RISE deialdian finantzatutakoa (Grant 777720), 2021eko abendura arteko iraupena izango duena. Proiektuaren partner-ak hainbat herrialdetakoak dira (Bulgaria, Grezia, Frantzia, Espainia, Txile, Japonia eta Maroko), eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko Adimen Konputazionaleko Taldea arduratzen da koordinazioaz. CybSPEED proiektuaren xede nagusia da aztertzea zer eragin duten gizarte robotika sistemek behar bereziak dituzten haurrei eta gazteei ematen zaien hezkuntza laguntzan. Ikastaroaren ikuspegia beste teknologia digital batzuetara zabalduko da (smartphoneak eta tabletak), eta aztergai izango du ere dramatizazio teknika tradizionalen (hala nola txotxongiloen antzerkia, Teatar Tsevete) eta robot antropomorfoak erabiltzen dituzten esku hartze berrien arteko muga.

Jomuga biztanleriari dagokionez, hezkuntza behar bereziak dituzten eta, ondorioz, bazterketa arriskuan dauden haur eta gazteak dira, teknologia berri hauez balia daitezkeenak. Besteak beste, AEN duten haur eta gazteak, garapen kognitiboan defizitak dituztenak, mugikortasun arazoak, zentzumen defizitak (entzumenekoak) eta egoera berezian dauden umeak (hala nola paziente pediatriko-onkologikoak). Jomuga biztanleriaren aniztasuna dela-eta, beharrak ere oso anitzak dira, eta teknologia berriak erabiltzeko modua ere asko alda daiteke biztanleria sektoreen artean. Adibidez, AEN duten pertsonek oso modu desberdinean erreakziona dezakete teknologia beraren aurrean (adibidez, robot antropomorfiko bat): erabateko abertsiotik errazte sozialeraino. Gaur egun, mundu osoko ikertaldeak saiatzen ari dira zehazten zein den teknologia hauen aurkezpenaren efektua, berritasun efekturik badagoen ala ez (hau da, efektua murriztu edo desagertu egiten da teknologia ohiko bihurtu eta subjektuarentzat berritasuna desagertzen denean), zein den estrategiarik eraginkorrena jomuga biztanleriaren estratu bakoitzarentzat. Ikastaroa gai horiek guztiak aztertzen saiatuko da, publiko zabal bati begira: besteak beste, senideak, zaintzaileak, hezkuntza zientzietako, psikologiako eta zientzia kognitiboetako ikerlariak eta ikasleak, beren ezagutza teknologikoentzat aplikazio bila dabiltzan ingeniariak.

Ikastaroaren proposamenaren barnean daude AEN duten pertsonekin diharduten talde/elkarteetako ordezkariak (Gerardo Herrero, María Merino), paziente pediatriko-onkologikoenak (Nekane Lekuona, Dorella Scarponi), zentzumen disfuntzioa duten pertsonenak (Ana Lekova) eta bazterketa arriskuan dauden pertsonekin diharduten taldeetako ordezkariak (Lyuba Alboul). Alderdi teknologikoari dagokionez, UPV/EHUren Adimen Konputazionaleko Taldea arduratuko da, ikastaroak bereziki erreparatuko badie ere gizarte eta hezkuntza arloei. Ikastaroaren lehen helburua da kolektibo horien beharrak planteatzea eta, ondoren, agerian uztea teknologia berriak eta robotika soziala lagungarri izan daitezkeela haientzat.

Helburuak

Teknologia digital berriek autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonekin hezkuntza arloan aritzeko ematen dituzten aukerak aurkeztea. Teknologia horien egokitze eta pertsonalizazio aukerak. Gaurdaino lortutako ebidentziak aurkeztea.

Robotikak gizarte trebetasunak garatzeko ematen dituen aukerak aurkeztea, programazioaren ikuspuntutik, autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonen kasuan. Ebidentziak eta esperientziak aurkeztea. Programazioaren ikuspuntuak esan nahi du haurrak direla robotak eraiki eta programatzen dituztenak; hau da, pertsonak bere gain hartzen du sortzailearen eta zuzendariaren rola, eta helburuak betetzea bilatzen du, rol pasiboaren edo ikusle hutsaren rolaren ordez.

Esku hartze ludikoa, terapeutikoa eta hezkuntza arlokoa, gizarte robotika erabilita, kasu espezifikotzat harturik gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak, paziente pediatriko-onkologikoak eta zentzumen-mugimen defizita duten umeak.

Teknologiekiko zuzeneko harremana eta esperimentazioa eskaintzea ikasleei, haiekin treba daitezen eta pentsamendu kritikoa gara dezaten hezkuntza arloan dituzten aukera eta mugei buruz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Proyecto CybSPEED de la Convocatoria MSCA-RISE-2017 de la Comisión Europea. Dentro del programa de trabajo de este proyecto se contempla explícitamente la realización de un curso de verano abierto al público. Información sobre el proyecto se puede encontr
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten - EJ
    • Irakasteko ikasten - Nafarroako Gobernua
    • Zientzia eta teknologia
  • 10.Eka - 12.Eka
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu