La soledad no buscada. Modelos de políticas públicas y compromiso de la ciudadanía

23.Ira - 24.Ira

Kod. D05-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gure gizartearen zahartzeak, jaiotze tasaren jaitsierak, familia gune txikiagoen errealitateak eta gaur egungo bizi ohiturek, mugikortasun handiagoarekin eta bizilekuarekiko erroen galerarekin batera, zaildu egin dute pertsonek babes eta akonpainamendu sare bat izateko aukera. Gure gizartea eta familia ereduak errotik aldatu dira azken hamarkadetan, eta horrekin batera zaintza bitarteko tradizionalak aldatu dira.

Horrez gain, badira ere migrazio fluxuetatik eratorritako kulturarteko beste elementu batzuk, komunitate sare baten gabezia eragin dezaketenak, eta horiei ere aurre egin behar diegu. Horren guztiaren eraginez, bakardadearen errealitatea gero eta presenteago dago gure gizartean, eta areagotzeko joera du. Eustaten datuen arabera, 2018an, bakarrik zeuden pertsonak biztanleriaren % 10 ziren, eta 2015ean, 4 etxeetatik 1ean ematen zen bakardadea. 10 horietatik 6 kasuetan etxebizitza horretan emakume bat bakarrik bizi zen.

 

Bilatu ez den bakardadeak eta, gainera, luzaroan irauten denak akonpainamendu eta laguntza gabezia egoerak ekartzen ditu; osasun fisiko, mental eta emozionaleko arazo handiak ekar ditzake, eta gainera, gizarte bazterkeria arriskuak sortzen ditu.

Arazo honek askotariko dimentsioak ditu, eta hari aurre egiteko beharrezkoa da administrazioaren hainbat sistema eta eragileren esku hartzea: gizarte arlokoak, osasunekoak, etxebizitza, garraioa, etab. Halaber, haren proiekzio gorena udalerrietan ematen da. Udako ikastaro honetan, arazo horietako batzuk eta horiei aurre egiteko zenbait estrategia emango ditugu ezagutzera, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko testuinguruan.

Helburuak

Profesionalen eta sektoreen arteko truke eta gogoetarako espazio bat bultzatzea, eta bertan, parte hartzaileek beren sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunen bidez prebentzio, hautemate eta esku hartzearen arloko ezagutza eta esperientzia partekatzeko aukera izatea, bilatu gabeko bakardade egoeran dauden pertsonei eta horien beharrei aurre egiteko moduei dagokienez.

Egoera horretan dauden pertsonen laguntza, zaintza eta partaidetza sare bat sortzen lagungarri izan daitezkeen tresnak, jardunbide egokiak eta gizarte eta komunitate ekimenak aztertzea, gure gizarteko pertsonen arteko interkonexioa hobetzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Bakarrik dauden pertsonei edo berdintasunaren sustapenari lotutako sistemetan diharduten profesionalak.

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Ararteko
  • Ikastaroa
    • Covid-19
    • Ikastaroak guztientzat
    • Zahartzaroa
    • Zuzenbidea
  • 23.Ira - 24.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web