La Transformación Digital de la Función Financiera, el motor de cambio en la empresa

07.Uzt

Kod. E07-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda ikastaro honetan, aztergai izango dira finantza arduradunek beren gain hartu behar dituzten erronkak, teknologiaren ondorioz gure lan ereduak eta bezeroekin, hornitzaileekin, finantzatzaileekin, langileekin, administrazioarekin… harremanetan jartzeko moduak aldatzen ari diren testuinguru batean.

Gaur egun, eskura ditugun tresnek informazio asko ematen digute, datu kopuru handi bat denbora errealean prozesatuz. Finantza arduradunek, datu horiek aztertu eta baloratzeaz gainera, etorkizuneko egoerak baloratu behar dituzte erabakiak hartu aurretik.

Hainbat profesionalek beren esperientziak eta gomendioak azalduko dituzte, prozesuak digitalizatzea ahalbidetuko duten sistemak eta tresnak ezartzeko. Prozesu eraginkorragoak, kalitate handiagoko datuak denbora errealean lortzeko, datu horiek aztertu, ebaluatu eta ondoren erabakiak hartzeko, hori guztia lagungarri izanik erakundeen bilakaera sendo baterako.

Azken batean, informazioa eman nahi zaie finantza arduradunei, erakundeetan finantza aldaketa digitala bultza dezaten, aukera berriak sortzeko.

Helburuak

Finantza funtzioaren eraldaketa digitalari buruzko informazioa, erreferentziak eta esperientzia praktikoak ematea finantza zuzendariei eta controller-ei, merkatuan lehiakortasun handiagoa lortzeko enpresa aldaketarako estrategia gisa.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
  • 07.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web