La violencia de género desde una perspectiva multidisciplinar. Hacia respuestas transversales

24.Mai - 25.Eka

Kod. @40-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honekin, genero indarkeriaren errealitateari diziplina anitzeko ikuspegi batetik begiratuta landu nahi dugu, alderdi kriminologiko, biktimologiko eta juridiko-penalei erreparatuta. Zigor Zuzenbide heteronormatiboa dugula kontuan izanik, Ikastaro honetan, egitura horretatik genero indarkeriari eman izan zaion tratamendu juridiko-penala aztertuko dugu, alderdi kriminologikoak alde batera utzi gabe, fenomenoa ulertzeko eta horren prebentziorako ikuspegi globala ematen duten aldetik.

Ikastaroa 5 modulutan banatzen da. Lehenengoan, genero indarkeriaren fenomenoa aztertuko da, hurbilketa kritiko batetik, eta ekarpen kriminologikoekin lotutako alderdiei erreparatuko zaie, baita fenomenoaren eratze dimentsioarekin lotutakoei ere. Bigarren moduluan, genero indarkeriak nazioartean duen tratamendu juridikoa landuko da. Hirugarrenean, Zigor Zuzenbidearekin lotutako gaiak landuko dira. Laugarren modulua alderdi prozesalei buruzkoa izango da, eta, bosgarrenean, Espainiako Ordenamendu Juridikoak gaur egun duen afera garrantzitsuenetako bati helduko diogu, hau da, arazoaren ikuspegi biktimozentrikoari; ikuspegi hori politika publiko biktimaletan zehazten da, kolektibo horri biktimizazio egoera gainditzea ahalbidetzen dioten politika publikoetan.

Helburuak

Genero indarkeriaren errealitateari diziplina anitzeko ikuspegi batetik begiratzea, alderdi kriminologiko, biktimologiko eta juridiko-penalei erreparatuta.

Zigor Zuzenbide heteronormatiboa dugula kontuan izanik, ikastaroan, egitura horretatik genero indarkeriari eman izan zaion tratamendu juridiko-penala aztertuko dugu, alderdi kriminologikoak alde batera utzi gabe, fenomenoa ulertzeko eta horren prebentziorako ikuspegi globala ematen duten aldetik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Online ikastaroa
    • Zuzenbidea
  • 24.Mai - 25.Eka
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 45 ordu