La violencia de género en menores y adolescentes: aportaciones a un futuro con igualdad de género

20.Eka - 21.Eka

Kod. C01-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 2018ko txostenaren arabera, ugaritu egin dira adingabeen arteko genero indarkeria kasuak, eta hamarkadako kopuru handienera iritsi dira (ondoren datoz 2012ko 632 kasuak). Hori dela eta, gizarte eragileek bereziki erreparatu behar diete indarkeriaren ernamuina sortzen den uneari eta Adingabearen Erantzukizun Penalari buruzko Lege Organikoaren hezkuntza ikuspegitik eman beharreko erantzunari, helduen arteko harremanetan bakarrik sortzen ez den arazo bat konpontze aldera.

Horregatik aztertzen da genero indarkeriaren fenomenoa iter bat balitz bezala, pertsonen arteko harremanen pertzepzio oker batetik sortzen den bide bat, sare sozialen kontrolik gabeko erabilerak anplifikatua, unerik gorenera eta gogorrenera iristen den arte helduaroan (erantzun penal gogorragoa duena).

Aurrekoari gehitu behar zaio, aipatu dugun bidea amaieraraino ibili ahal izateko, indarkeriak seme-alabengan duen eragina, familian bizi duten giro bortitza eta haien garapen normalaren perturbazioa, seme-alaben instrumentalizazio kasuak, adingabeak gauza bihurtzea, egungo tresnen eraginkortasuna (babes agindua) eta tresna horien erabileraren proportzionaltasuna adingabea babesteko printzipioarekiko eta guraso biktimagilearekin erlazionatzeko duen eskubidearekiko.

Helburuak

Emakumearen aurkako indarkeriaren eta indarkeria matxistaren iter-a aztertzea; indarkeria matxistaren ernamuina, adingabeetan dituen ondorioak.

Adingabeen arteko genero indarkerian eragiten duten faktore kriminogenoak eta erantzun sozioedukatiboa aztertzea.

Sare sozialen rola/erantzukizuna zigor arloko adina duten adingabeen arteko genero indarkerian.

Adingabeen babes agindua vs. zaintza erregimena banantze eta dibortzio kasuetan.

Arreta berezia genero indarkeriaren biktimen seme-alaba adingabeek nozitzen duten indarkeria giroari.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ikastaroa
    • Genero
    • Kriminologia
    • Zuzenbidea
  • 20.Eka - 21.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu