La voz de la mujer ante los retos actuales del derecho de la competencia

18.Eka

Kod. D02-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Badago genero ikuspegirik lehia zuzenbidearen diseinuan eta aplikazioan? Badu garrantzirik ikuspegi horrek? Gai honi buruz ia ez da gogoetarik egin, ez lehia zuzenbidean, ezta enpresen arteko harremanak arautzen dituzten arau juridikoei lotutako beste esparru batzuetan ere. Hala eta guztiz ere, komeni da aztertzea hori hala den, eta emakumearen ikuspegiak lehia zuzenbidea hobetzeko ematen dituen abantailak aprobetxatzea.

Horretarako, aurreko galderari erantzuteaz gainera, uda ikastaro honetarako aukeratu dira gaur egun eztabaidagai diren lehia zuzenbideari lotutako hainbat gai. Adituak diren emakumeek jorratuko dituzte gai horiek.

Helburuak

Emakumearen ikuspegia ezagutzea eta zehaztea lehia arauen diseinuan, balorazioan eta aplikazioan.

Lehiaren aurkako jokabideen aurrean, genero ikuspegiak prebentzio eta errepresio tresnen diseinuan nola eragiten duen edo nola eragin dezakeen ezagutzea eta zehaztea.

Erregulazio eraginkor bat zer den zehaztea, eta noiz eta nola arautu behar den merkatu batzuetan interes orokorra babesteko, baita horretarako lankidetza publiko-pribatuak izan dezakeen eginkizuna ere.

Gogoeta egitea enpresa teknologikoek merkatuetan duten eginkizunari eta enpresa horiek arautzeko proposamenei buruz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Lehiaren Euskal Agintaritza/ Autoridad Vasca de la Competencia
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ekonomia eta enpresa
    • Generoa
    • Zuzenbidea
    • Generoa
  • 18.Eka
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu