Laboratorio de crítica televisiva y cinematográfica desde las epistemologías feministas

05.Api - 02.Mai

Kod. @23-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hemen planteatzen den tailer/laborategiaren ardatz nagusiak honako hauek dira: feminismoen praxia maila glokalean, zaintzaren etika, indarkeria matxisten prebentzioa eta lanketa eta justizia globala horizontean; gainera, ikuspegi feministadun diskurtsoaren analisi kritikotik abiatzen da, hau eremu teoriko bat da, zeina garapen bidean dagoen eta orotariko diskurtsoaren analisi kritikoaren birjabetzetik eta dekonstrukzio edo berreraketatik sortu den. Tailer/laborategiak metodologia teoriko-praktiko eta diziplinarteko bat du, kritika kolektibo eta parte-hartzailea eraikitzeko formatu baten alde egiten duena, ikasleen jakintza pertsonala, kulturala eta profesionala lotzeko eta telebistako eta zinemako fikzio-ekoizleei buruzko eztabaida eta gogoeta partekatuak bultzatzeko.

Helburuak

Telebistako eta zinemako fikziozko produktuen irakurketa kritikoa sustatzea.

Telesail, film, film labur eta ikus-entzunezko beste produktu batzuen inguruko eztabaida kolektiboa bultzatzea.

Teoria filmiko feministara eta ikuspegi feministadun diskurtsoaren analisi kritikora hurbiltzea.

Kritika eraikitzaileak garatzea eta kolektiboki aberastea, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta edukiaren alderdi formalak barne hartzen dituztenak (gaiak, pertsonaien eraikuntza, espazioak, gertaerak...).

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia hibridoa edo mestizoa proposatzen da, ikaskuntza kooperatiboa azpimarratuz alderantzizko ikasgela batetik abiatuta: ikasleek aldez aurretik ikusiko dituzte ikus-entzunezko fikzioko produktu batzuk, eta, ondoren, "Laborategian", kritika kolektiboa sortzen joateko beharrezkoa den teoria emango da. Norberak aukeratutako telesail edo film bateko 1.200 hitz inguruko kritika.

  • Online ikastaroa
    • Kultura / Komunikazioa
  • 05.Api - 02.Mai
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...