A las puertas de un nuevo modelo energético

23.Ira

Kod. W05-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Trantsizio energetikoak balio izan behar du ziurtasuna eta egonkortasuna emateko eragile publiko eta pribatu guztiei eta ekintza klimatikoa mobilizatzeko.

Gaur egun ezagutzen dugun energia eredua zaharkituta dago jada. Agertoki berri batean sartzen ari gara, zeinean energia eskariaren zati handi bat energia berriztagarrien bidez ase ahal izango den, kontsumitzaileak energia hornitzailea hautatzea baino askoz garrantzitsuagoak diren erabakiak hartu ahal izango dituen, telekomunikazioek transmititutako eta kontsumitutako energiak berak baino protagonismo handiagoa izango duten, eta gaur egungo azpiegituren zati handi bat zalantzan jarriko den.

Eskaria energia berriztagarriekin aseko litzatekeen horizonte batekin lan egiten bada (2050. urtea), horrek ekarriko du kontsumoak pixkanaka elektrifikatzea, eta ibilgailu elektrikoa aldaketa horren trakzio elementu izaten hasi da jada. Agertoki berri horren osagai izango dira energia ekoizpen txikiak, oso banatuak eta, kasu askotan, biltegiratze elektrikoari lotuak, jabe anitzekin eta azpiegiturak eta energia trukatzeko eta partekatzeko eredu berriekin. Kontsumitzaileak eragile nagusiaren papera hartuko du, eta, beraz, izan ahalko da energia ekoizle, kontsumitzaile, saltzaile, energia komunitateetako partaide… Horrela, gaur egun eskuraezinak zaizkion esparruetan jardun ahal izango du.

Aldaketa horrekin batera, paradigma berri bat sortuko da garraio ereduan, mugikortasun elektrikoan oinarritua, eta zerbitzu gisa emango da, erabili eta mantendu beharreko jabetza gisa eman beharrean. Horrek guztiak oinarri izango du datuen komunikazio on bat denbora errealean eta, horri esker, erabakiak berehala hartu ahal izango dira, eta energiaren jatorri zehatza, eskaintza eta prezioen aurreikuspena ezagutuko dira. Testuinguru horretan, telekomunikazioek eta informazio sistemek garrantzi handia hartuko dute energiaren sektorean.

Beraz, errealitate berri baten atarian gaude, eta zenbatezinak dira aurkeztuko zaizkigun eta galdu behar ez genituzkeen aukerak.

Hitzaldia online emango da zuzenean. Parte hartu nahi baduzu, mesedez, izena eman ZOOM bidez sartzeko. Streaming bidez jarraitu nahi baduzu (parte-hartzerik gabe), sartu www.donostiasustainabilityforum.eus  webgunean (sarbidea egun berean argitaratuko da).

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Donostia Iraunkortasun Foroa/Donostia Sustainability Forum
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Iraunkortasuna
  • 23.Ira
  • Online zuzenean (ZOOM)
  • Gaztelera

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak