Leer para aprender en todas las áreas: Cómo mejorar la competencia lectora del alumnado

30.Eka - 02.Uzt

Kod. H09-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Beharrezkoa partehartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekartzea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170014) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Testuak ulertu eta interpretatzea prozesu konplexua da, bizitza osoan zehar garatzen den prozesua. Irakurtzea ezagutza eskuratzeko bide nagusietako bat eta ikastetxeetako lehentasunezko lan esparrua da eta, gaur egun, euskarri eta formatu ugaritan irakur dezakegu teknologiaren aurrerapenei esker. Egungo gure gizartean, sortzen eta erreproduzitzen den informazio kopurua izugarria da, eta informazio hori guztia kudeatzea oso konplexua da. Horregatik, gaur egun, irakurketa ez da soilik testua deskodetzea, baizik eta tratamendu sakonagoa eskatzen du, alfabetatze globalari erantzutearren.

Ikastetxearen helburua belaunaldi gazteen garapen integrala sustatzea izaki, ikasleak irakurle konpetente bihurtzeko prozesua bideratu behar du ikastetxeak. Irakurritakoa ulertzeak eskola arrakastarekin lotura estu-estua duenez, lanketa hori sistematikoki txertatu behar da ikastetxeetan, ikasgai eta etapa guztietan, ikasle guztiei irakurle konpetente izaten lagunduko dieten jarduera antolatu eta planifikatuen bitartez.

Horregatik, irakurtzea ikastetxe baten lehentasunezko jarduketa ildoetako bat da, eta ikastetxeko arlo eta ekimen guztietako lanetan txertatu behar da ikasleak irakurtzeko gai izan daitezen lortzeko, ikasi eta ikasketetan arrakasta izan dezaten. Ikastetxeek irakurketari buruzko erabakiak Irakurketa Planean jaso behar dituzte, eta plan horren lanerako arloetako bat ikasteko irakurtzea da. Arlo hori izango da Uda Ikastaro honen ardatza, eta estu-estu loturik dago hizkuntzen tratamendu integralarekin eta hitzezko komunikazioaren, hitzezkoa ez den komunikazioaren eta komunikazio digitalarekin konpetentziarekin; horrenbestez, hezkuntza lantalde osoaren egitekoa da.

Helburuak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei baliabide, tresna eta ezagutzak ematea ikasleen irakurtzeko konpetentzia garatzen laguntzeko.

Irakurtzeko konpetentziaren ezaugarriak zehaztea.

Irakurtzeko estrategiekin lotutako gakoak berrikustea.

Irakurketa prozesuak identifikatu eta aztertzea.

Irakurketa kritikoa garatzeko bideak azaltzea.

Irakurritakoaren ulermenaren ebaluazioan sakontzea.

Sarean informazioa bilatu, hautatu, antolatu eta berreskuratzeko estrategiak eta irizpideak zeintzuk diren jakitea.

Irakurketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan txertatzen laguntzea.

Ikastetxeko Irakurketa Planaren ezaugarriak aztertzea, eta irakurketa plana garatzeko irizpideak finkatu eta proposamenak lantzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Prest Gara
  • 30.Eka - 02.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Irakaskuntzako profesionalentzat jardueraren eskola-ordu kopurua: 15 ordu