LIVE ONLINE WORKSHOP - Responding to macro-victimization: comparative insights

03.Uzt

Kod. X06-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Makro-biktimizazioaren kontzeptutik abiatuta (hala nola botere abusua eta masa biktimizazioa hainbat testuingurutan) eta gogoan izanik Delituaren eta Botere Abusuaren Biktimentzako Oinarrizko Justizia Printzipioei buruzko Nazio Batuen Deklarazioa (NBEren Batzar Nagusiak duela 35 urte eginikoa), aztergai izango dira hainbat biktimizazio prozesu, ulermenaren, esku hartzearen, erreparazioaren eta prebentzioaren ikuspegietatik.

Modalitate ugari aztertuko dira: besteak beste, nazioarteko krimenak edo ankerkeriazkoak, indarkeria politikoa eta terrorismoa, ingurumen delituak, lepo zuriko kriminalitatea, kriminalitate antolatua, biktimizazio digitala, emakumeen, adingabeen eta ezgaitasunak dituzten pertsonen aurkako indarkeria, gorroto delituak, eta COVID-19k eragindako biktimizazioaren alderdiak…

Helburuak

Makrobiktimizazio nozioa biktimizazio larri eta lantzeko zail gisa ulertzeari eta erabiltzeari buruz eztabaidatzea.

Biktimizazioaren askotariko formen adibideak ematea, hainbat testuingurutan, kontsideratzeko nola botere abusua eta masako biktimizazioa prebenitu, tratatu eta erreparatu daitezkeen, foku espezifiko bat jarrita biktimengan, bai tokiko eskalan bai eskala globalean.

Trukeak egitea diziplina, geografia eta belaunaldi jatorri desberdina duten baina biktimologiaren bidez lot daitezkeen gaietan interesa duten giza eskubideen arloko akademikoen, profesionalen, politika kudeatzaileen eta aktibisten artean.

Lankidetza sareak sortzea, Donostian (2021eko ekainak 6-10) egingo den Nazioarteko Biktimologia Sinposiorako, bertako eta nazioarteko gizarte zibila inplikatuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Sociedad Vasca de Victimología
  • Dirección de Víctimas y Derechos Humanos del Gobierno Vasco
  • IVAC/KREI
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Gizartea
    • Kriminologia
  • 03.Uzt
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu