Los cambios del cambio climático

07.Ira - 08.Ira

Kod. M03-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Klima aldaketa XXI. mendeko erronka nagusietako bat da, ingurumen, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik. Inork ez du zalantzan jartzen agenda bat abian jartzearen beharra, Parisko Goi Bileran finkatutako helburuak betetzeko, hau da: munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2 ºC-ren azpitik mantentzea eta igoera hori 1,5 ºC-tik gorakoa ez izateko ahaleginak egitea.

Beroketa globalaren aurkako estrategiek eta ekintza planek aurrera egiten duten neurrian, egiaztatzen ari da beroketaren irismenak eta efektuak klimaz haratagoko inplikazio ugari izango dituztela; hala, emango diren aldaketek alderdi askotan eragingo dute, hala nola energia ereduan, hondakinak lehengai gisa erabiltzean, finantzen arloan, modan, eta elikagaien produkzioan eta kontsumoan. Bene-benetako Iraultza Klimatiko baten atarian gaude, eta gure eredu ekonomikoa, gure hirietako morfologia eta gure gizarte harremanak aldatuko ditu. Azken batean, klima baina gauza askoz ere gehiago aldatuko dituen aldaketa baten aurrean gaude; izan ere, gure bizimodua aldatuko du, industria iraultzaren garaitik aurrekaririk ez duen eraldaketa batean.

Klima Aldaketaren aldaketei aukera gisa aurre egiteko erronkari egin behar diogu aurre. Gure garapen eredua birpentsatzeko eta gure gaitasunak ekonomia sektore berrien bultzadaren mesedetan jartzeko unea iritsi da, aberastasuna eta enplegua sortzen jarraitzeko, betiere planeta errespetatuz. Trantsizio ekologikoari aurre egiteko unea iritsi da; trantsizio bat, karbono gutxiko gizarte bat ahalbidetuko duena, non garapen ekonomikorako eredu jasangarri bat izango den, pertsonen eskubideak errespetatuko diren eta etorkizuneko belaunaldiekin dugun zorraz jabetuko garen.

Helburuak

Krisi klimatikoaren eraginez etorriko diren aldaketak eta horien ondorioak sakon ezagutzea diziplina anitzeko ikuspegi batetik, iristear den iraultza klimatikoari aurre egiteko estrategietan aurrerapausoak emateko.

Gure gizartean datozen urteetan abian jarriko den trantsizio ekologikoaren irismenaren ikuspegi bat eskaintzea, eta horri lotutako erronken eta aukeren berri ematea, haren lege, ekonomia eta ingurumen alderdiak aztertuta.

Gipuzkoan gaiaren egoeraren berri ematea, haren gaineko ikuspegi bat eskainiz GK2050 estrategia klimatikoaren bidez eta bertako ekonomia eta gizarte eragileek, hala nola Naturklima Fundazioak eta birziklatze eta modaren klusterrek, betetzen duten zereginaren bidez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas,
  • Ikastaroa
    • Gizartea
    • Ingurumenaren Iraunkortasuna
    • Iraunkortasuna
  • 07.Ira - 08.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu