Los cribados de cáncer a debate: Balance entre beneficios y efectos adversos

09.Ira - 10.Ira

Kod. O18-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Minbizia munduko heriotza kausa ohikoenetako bat da eta azken hamarkadetan ikergai hartu dira haren arrisku faktoreak (bizi estiloak, adina, sexua, ingurumen faktoreak, genetikoak) eta detekzio eta tratamendu goiztiarra ahalbidetzen duten probak, lagungarri izango delakoan gaixotasun multzo honen karga sozioekonomikoa txikitu eta gaitza nozitzen duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

Bizi estiloa aldatzeko gomendatzen diren neurriak (Minbiziaren aurkako Europako Kodea) gobernuen eta osasun sistemen arabera egokituz joan badira ere (tabakoaren kontrola da horren adibide paradigmatikoa), oraindik urrun daude aldatzetik obesitatea, gehiegizko haragi eta azukre kontsumoa eta sedentarismoa bezalako faktoreak. Hori dela eta, duela hamarkada batzuetatik hona, bigarren mailako prebentzioa deitzen den hori ikertzen ari da; hots, sintomak agertu eta gaixotasuna zabaldu aurreko detekzioa ahalbidetuko duten probak aurkitzea, prozesu aurre-gaizto eta gaiztoak tratatuz gaixotasunari aurrera egiten eragozteko. Azken batean, hilkortasuna txikitzea eta kasu berriak sortzea saihestea. 

Dena dela, minbizi guztiak ezin dira modu goiztiarrean detektatu, eta horrek mugatu egin du koste-eraginkortasun ikuspegitik balioa duen eta profesionalek eta gizarteak onar ditzakeen proba kopurua. Gaur egun, proba hauek –baheketa probak deituak– gomendatzen dira soil-soilik bularreko, kolon-ondesteko eta utero lepoko minbizietan. Prostatan ez da baheketa gomendatzen, eta biriketan, azterlanek adierazten dute beharbada egokia izan litekeela erretzaileekin erabiltzeko.

Duela urte gutxi arte, zientzialariek, osasun profesionalek eta herritarrek onuragarritzat zituzten baheketak, eta parte hartzea eztabaidagai nagusi izan da Europan eta Europatik kanpo biztanleria mailan martxan jarri diren programetan. Nolanahi ere, tumore hauen joeren jarraipenetik (intzidentzia eta hilkortasuna), baheketaren ondorio kaltegarriak aipatzen dituzten azterlanak sortu dira (positibo faltsuak, negatibo faltsuak, gaindiagnostikoa, gaintratamendua), eta, txertoekin gertatu bezala, haren onurei buruzko eztabaida piztu da, profesionalen eta zientzialarien artean gizartean baino gehiago.

Polemika honek gogoetara bultzatu gaitu programen buruan gauden profesionalok: zehazki, pertsona guztiei gai honi buruzko informazioa ematearen komenigarritasuna, beren neurrian balora daitezen osasun publikoaren estrategia hauek, onurak ekar ditzaketenak pertsona askorentzat, baina baita kalteak ere gutxi batzuentzat. Hortaz, kontua da aztertzea zertaz ari garen onurei eta ondorio kaltegarriei buruz hizketan ari garenean. Horrek lagunduko digu erabaki autonomoak –edo ez– hartzen.

Horri guztiari funtsezko elementu bat gehitu behar zaio: desberdintasuna. Kezka sortzen duen beste gai bat da: generoa, bizilekua, maila sozioekonomikoa, osasun arreta jasotzeko aukera... Maila sozioekonomiko eta kultural apalagoko pertsonek biziraupen tasa okerragoak dituzte minbizian.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere.

Helburuak

Minbizi baheketei buruzko Europar zuzentarauak eta gomendioak aztertzea.

Baheketa estrategiei buruzko ezagutzak hobetzea eta Europan, Espainian eta Euskal Herrian duten inplantazioa ezagutzea.

Gomendatutako baheketen onurak, ondorio kaltegarriak eta kostu-eraginkortasuna aztertzea, baita haiei buruzko komunikazio estrategia ere.

Baheketa modu berriei buruzko ezagutzak eta ebidentzia zientifikoa partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 09.Ira - 10.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu