Los grandes desafíos actuales de la Unión Europea

26.Uzt - 27.Uzt

Kod. D10-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda ikastaro hau Europako Praktika Juridikoko Akademiaren (www.apjeu.eu) egitasmoetako bat da, helburutzat duena, lehenik eta behin, Espainiako estatuko legelariari hurbiltzea Europar Batasuneko Zuzenbidea eta, bereziki, EBko Justizia Auzitegiaren aurreko auzibidea. Gaur egun, Zuzenbideko aditu eta profesional guztiak, beren intereseko edo espezialitateko eremu kutuna gorabehera, behartuta daude EBko Zuzenbidea beren egunerokotasunean txertatzera. Izan ere, estatuko legelari oro EBko legelari ere bada.

Bigarrenik, ikastaro honek kutsu politiko nabarmena du, eta barne hartzen ditu, EBren egungo erronka juridikoak ez ezik, baita haren proiektu politikoaren erronka nagusiak ere.

Hirugarrenik, identifikatutako erronkak aztertu nahi dira, bai "Batasunaren" ikuspegitik, bai estatu kideen ikuspuntutik.

Uda ikastaroak gai juridiko eta politiko askotarikoak lantzen ditu, gaurkotasunagatik eta Europar Batasunaren etorkizunerako duten garrantzi handiagatik aukeratuak. Zehazki, gai hauek jorratzen dira:

  • Europako “Green deal”-a: klima aldaketaren aurkako borroka.
  • Ekonomia eta COVID-19a: Europako Berreskurapen Funtsa (NextGenerationEU).
  • Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia: erreforma instituzionalak eta funtsezkoak.
  • Osasun publikoa eta COVID-19aren aurkako borroka, EBn eta Espainian.
  • EBren kanpo harremanak: EBren erresilientzia estrategikoa eta aliantza ezegonkorrak testuinguru geopolitiko multipolar batean.

Era berean, jarduera interaktibo baten bidez, ikastaroaren helburua da parte hartzaileek ezagutza gehiago atxikitzea, baita arazoak konpontzeko trebetasunak indartzea eta EBren testuinguru espezifikoan sormen juridikoa eta politikoa sustatzea ere. Bereziki, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziarekin lotutako ariketa interaktibo bat planteatuko da. Bertan, parte hartzaileek zenbait gairi buruz eztabaidatuko dute (hainbat aukera eta argudio kontuan hartuta), ikastaroaren zuzendarien gidaritzapean. Ariketaren amaieran, emaitza bateratu eta aurkeztu egingo dute.

Azken batean, uda ikastaro honen asmoa da Europaren integrazio proiektua Europar Batasuneko herritarrei hurbiltzea, eta, era apalean bada ere, proiektu horren helburuetan sakontzea.

Helburuak

EBko Zuzenbidearen eta EBren proiektu politikoaren egungo erronka handien ezagutza zabaltzen laguntzea.

Espainiako estatuko legelariak eta nazioarteko harremanetan adituak diren pertsonak trebatzea EBren egungo erronka handiei loturiko gaietan.

Arazo juridiko eta politikoak konpontzeko gaitasuna sustatzea, sormenaren bitartez.

Europaren integrazio proiektua hurbiltzea Europar Batasuneko herritarrengana eta proiektu horretan parte har dezaten bultzatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Colegio de Registradores de España
  • Consejo General de la Abogacía Española
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Zuzenbidea
  • 26.Uzt - 27.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web