Los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) a través de la Contabilidad Social

27.Eka - 28.Eka

Kod. G10-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gai beraren pean zortzigarren urteurrena ospatuko duen Udako Eskola honen helburua erakundeen zeregin sozialari buruzko diziplina arteko eztabaida eta gogoeta sustatzea da. Jasangarritasunari laguntzen dioten erakunde eta enpresa mota berri baten kontsolidazioan nahi berak partekatzen dituen publiko zabalari dago zuzenduta. Aurtengo ikastaroaren xedea Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta erakundeek sortutako gizarte balioa integratzea izango da.

Ikastaroak egungo gizarte osoarentzat berebiziko garrantzia duen gai bati helduko dio. Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), Munduko Helburuak izenez ere ezagunak, beste helburu batzuen artean pobreziarekin, klima aldaketarekin eta desoreka ekonomikoekin amaitzeko eta berrikuntza, kontsumo jasangarria, bakea eta justizia sustatzeko deialdi unibertsal bat dira.

GJHak lortzeko gobernuen, sektore pribatuaren, gizarte zibilaren eta herritarren lankidetza behar da, etorkizuneko belaunaldiei planeta hobe bat uzten diegula bermatzeko.

Ikastaroan hainbat gai jorratuko dira; esaterako, zer ekarpen egin dezaketen enpresek Garapen Jasangarrirako Helburuei laguntzeko, eta nola informatu eta neur ditzaketen jardunak gizarte balioari ekarpena egiteko bidean.

Erakundearen errendimendua neurtzeko ohiko ikuspegia hark akziodunei begira sorturiko balioan bakarrik zentratzen da, eta horregatik, adierazle nagusiak adierazle finantzarioak dira. Ikuspegi berri batetik, jasangarritasuna balio kontzeptu hedatutzat jotzen da, interesdun guztien artean banaturiko balioa biltzen duena, ez bakarrik akziodunei begira. Horretaz bereiz, erakundeak harekin harremana duten interes taldeentzat sortzen dituen eragin ez zuzenki ekonomikoak ere biltzen ditu modu integratu eta sistematikoan.

Entitate jakin batek gizarte osoari begira sortzen duen benetako balioa islatzeagatik gizarte balio deituko diogun balio zabaldu horrek GJHak hedatzen lagunduko du.

Bost ardatz tematiko eta zeharkako nagusiren bitartez heldu nahi zaie modu integratu eta zabalean gizarte balioaren monetizazioaren praktika eta teoria biltzen duten gai nagusiei:

  1. Garapen jasangarrirako helburuak.
  2. Gizarte txostenak eta jasangarritasunari buruzkoak.
  3. Gizarte informazioko egungo sistemen mugak.
  4. Gizarte balioa GJHen estrategia eta hedapenean txertatzea.
  5. Hainbat sektoretako esperientzia berritzaileak.

Ardatzak publiko eta sakontze maila anitzetarako pentsatuta dauden hainbat saioren bidez hedatuko dira. Hala, ikastaro ulerterraza eskaini nahi da, ikasleen interes, jakin min eta jakintza desberdinei erantzungo diena.

Hainbat saio izango direnez aurrera egin ahalko da inplikaturiko eragile bakoitzaren berezko eduki espezifikoetan, eta interes orokorreko esperientzia inspiratzaileak partekatu ahalko dira.

Udako Ikastaroa eraginpeko eragileen artean aurretik dauden sareak sendotzeko funtsezko ekitaldia da, eta gainera, hari esker gizarte balioaren sorkuntzan eta kuantifikazioan eragingo da, parte hartuko duten ikasleen heterogeneotasuna dela eta. Ikastaroaren helburua erakundeek gizarte balioa sortzeko eta balio hori kuantifikatzeko benetako interesa duten pertsona guztiak bilduko dituen erreferentziazko topaketa bihurtzea da: enpresaburuak, profesionalak, zuzendariak, aholkulariak, akademikoak, ikertzaileak, ikasleak eta publiko orokorra.

Helburuak

Erakundeen gizarte rolari, jasangarritasunari eta gizarte balioari buruzko diziplina arteko eztabaida eta gogoeta sustatzea.

Jakintza transferentzia egitea jardunbide arduratsu eta jasangarrietan aurreratuen dauden erakundeetatik Euskadiko enpresa txiki eta ertainetara, hala azken horiek balio sorkuntza optimizatu eta hura modu orekatuan bana dezaten ahalbidetuta.

Networkinga sortzea jasangarritasunagatik eta gizarte balioagatik arduratzen diren enpresa eta erakundeen artean.

Erakundeei GJHak hedatzen laguntzeko orientabidea eskaintzea ahalbidetuko duten tresna metodologikoak kontrastatzea.

Egungo paradigma ekonomikoa birplanteatzea eta enpresaren zeregin sozialean zentraturiko kontabilitate bat garatzen laguntzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Euskalit
  • Grupo ECRI
  • Geaccounting
  • Asociación Aurkilan
  • Eskola
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizarte Zientziak
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 27.Eka - 28.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web