Los Objetivos de Desarrollo Sostenible y la Responsabilidad Social Empresarial, una oportunidad de futuro

23.Eka

Kod. E03-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Enpresek, ezinbestean, garapen jasangarria eskatzen duen ingurune batera egokitu behar dute. Dena dela, hori, administrazio edo lege karga bat izan beharrean, epe luzean balioa sortuko duen negozio aukera gisa planteatzen da, errentagarritasun ekonomikoa hobetuko duena.

Edozein enpresarentzat, garrantzitsua da jakitea zer metodologia eta jardun lerro gara ditzakeen 2030 Agendaren erronketan aurrera egiteko, baita sozialki arduratsua den enpresatzat hartu izateko.

Uda ikastaro honetan, administrazioaren hainbat ordezkariren ekarpenak izango ditugu, eta azalduko dute zer planteamendu eta laguntza dituzten enpresek GJHak betetzeko desafioan, ikuspegi praktiko batetik.

Gainera, kontuan hartuko da ere enpresen ikuspuntua, enpresa sozialki arduratsuak izateko jarduketa planen eta kudeaketa sistemen garapenean izandako esperientziak aztertuta. Finantza erakundeen posizioa eta etorkizuneko joerak ahaztu gabe, proiektu jasangarriak dituzten enpresak finantzatzeari dagokionez.

Helburuak

Egungo egoera aurkeztea, egoera globala, estrategiak eta plangintzak, administrazio publikoetatik enpresetara, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeari dagokionez.

Enpresa jasangarrietarako finantzaketa baloratzeko irizpide berriak eta ETEen aukerak aztertzea, bide berriak zabaltzeko ingurune jasangarriago batean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Iraunkortasuna
    • Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
  • 23.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu