Los orígenes de casi todo

08.Uzt - 10.Uzt

Kod. B03-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gizadiaren jatorriari eta gizakia gaurdaino garatu den inguruneari buruzko ikerketa giza pultsio baten ondorio da, gure espeziearen bilakaeraren lekukotasun idatzia dugunetik azaleratu den pultsioa. Jatorriaren ikerketan sartzen dira Unibertsoa eta haren zeinuak, bizitza eta haren agerbideak, gizakia eta haren atributu benetakoenak, eta gure zibilizazioaren oinarriak. Garai guztietako pentsalarien jakin-mina piztu duten gaiak dira, erlijio kredoen muina osatzen dutenak, sistema filosofikoen euskarriak, eta, beharbada ez oso modu kontzientean, gogoetara bultzatzen dutenak gutako bakoitza gure izateari eta haren zirkunstantziei buruz.

Jakina, 12 orduko ikastaro batean ezin daitezke aztertu gure errealitate materialaren jatorriari eta gure izaerari berari buruzko gai posible guztiak. Dena dela, berrikusi egin daitezke gugan gehien eragiten duten edo, gutxienez, agerikoenak diren gaiak. Eta horixe da hain justu ikastaro honetan proposatzen duguna.

Begien bistakoena den horretatik abiatuko dugu jatorriaren azterketa: Unibertsoa, bere horretan. Kimikarekin jarraituko dugu: nola erreakzionatzen duten materiaren oinarrizko osagaiek forma molekular askotarikoak sortzeko. Gero, Eguzki Sistemari eta gure planetari erreparatuko diegu, eta ondoren, bizitzaren jatorriari eta haren modalitate guztiei. Jarraian, gizakiaren txanda izango da: alde batetik, haren jatorri ebolutiboa; bestetik, gure espeziearen ezaugarri behinenak: hizkuntza, pentsamendu sinbolikoa, artea eta etika. Amaitzeko, hirien sorrera aztertuko dugu, giza zibilizazioaren oinarriak ezarri dituzten bizikidetza unitateak.

Helburuak

Ikastaroan parte hartuko dutenek egungo errealitate materialaren jatorriari buruzko oinarrizko nozioak eskuratzea, baita biologikoki ezaugarri ditugun eta Gizaditzat dugun horren kide gisa ezaugarritzen gaituzten nozioak ere.

Gure espeziea kokatzea denboren hasierara atzera egiten duen denbora testuinguru batean, baina kontuan izanik haren ezaugarri benetakoenak gure historia berrienaren bereizgarri direla.

Era honetako ikerketetarako garatu ditugun tresna intelektualak ezagut ditzaten lortzea, kritikoki balora ditzaten ikastaroaren edukiak eta gai berberei buruzko beste ezagutza batzuk.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Ikastaroak guztientzat
    • Zientzia eta teknologia
  • 08.Uzt - 10.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu