Los retos del urbanismo. Nuevos usos del espacio urbano y equidad

13.Ira - 14.Ira

Kod. G19-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

2020ean eta 2021ean, aro teknologikoaren lehenengo pandemia bizitzen ari gara. Birusa mundu osora zabaldu da denbora tarte labur batean eta sufrimendu handia eragin die milioika pertsonari, eta min sakona, senide bat galdu duten pertsonei.

Hirietan eta espazio publikoan, lehenengo ondorioa izan da mugikortasuna mugatzea. Bat-batean, kaleak hustu egin dira. Bertan behera gelditu dira espazio eta azpiegitura publikoetan egiten ziren jarduera sozialak. Ohiko jarduerak ezin izan dira egin: hala nola lanera joan, eskolara, bidaiatu, paseatu, etab. Konfinamenduak agerian utzi ditu egungo etxebizitzen diseinuaren arazoak. Bestetik, herritarrok modu osasungarriagoan erabili dugu hiria, baina aldi berean areagotu egin da espazio publikoaren erabilera pribatua (ostalaritzaren kasuan, adibidez).

Pandemiak agerian utzi duen beste arazo bat izan da populazio dentsitate handiko auzoetako bizimodua, paseatzeko edo lasai egoteko ia lekurik ez dutenak, espazio publiko zabal eta atseginak dituzten auzoetako bizimoduarekin alderatuta.

Pandemiak hankaz gora jarri ditu hiri diseinua baldintzatzen duten eguneroko ohiturak. Oso litekeena da osasun egoera egonkortu bezain pronto aurreko jarduerak neurri handi batean berreskuratzea, baina litekeena da ere jarduera horiek lehen bezalakoak ez izatea. Azken batean, aldaketa teknologikoek, gizarte aldaketek, eguneroko bizimoduan izandako aldaketek –COVID-19ak azeleratu dituenak– geure buruari galdetzera bultzatzen gaituzte: Nola erabiliko dugu espazio publikoa etorkizunean? Lantokira joan beharko dugu egunero? Hiriak turistez beteko dira? Baditugu hirigintza tresna eraginkorrak erronka berriei erantzuteko? Zer egin dezakegu hiri jasangarriagoen alde lan egiteko? Zer egin dezakegu hiri ekitatibo eta inklusiboagoak eraikitzeko?

Uda ikastaro honetan saiatuko gara sakontzen aldaketa eta galdera horietan guztietan, zer garrantzi duten oro har herritarrentzat eta bereziki espazioa antolatzeko erantzukizuna duten profesional eta arduradun publikoentzat.

Helburuak

COVID-19aren pandemiak hiri espazioan eta hiri plangintzan izan dituen ondorioak aztertzea.

Hiri ingurunean zabaltzen ari diren erabilera berriak aztertzea, hiri jasangarriago bati lotutakoak.

Hirigintza alorrean desberdintasunari aurre egiten lagun dezaketen tresnak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Movilidad y Ordenación del Territorio. Diputación Foral de Gipuzkoa
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Arkitektura
    • Gizartea
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
    • Iraunkortasuna
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 13.Ira - 14.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu