Los servicios personalizados. El futuro de los servicios públicos de empleo

17.Eka - 18.Eka

Kod. G05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Administrazioak gizarteko joerek, gobernantza joerek, joera teknologikoek, ingurumenekoek eta politikaren arlokoek eragindako aldaketak bizi ditu. Joera horien ondorioz, honako hauen gero eta eskaera handiagoari erantzun behar die: zerbitzu pertsonalizatuak eta pertsonen profilei egokiturikoak, gero eta espezifikoagoak, ad hoc neurriekin artatu beharrekoak, eta, era berean, modu errazean eta denbora errealean kudea daitezkeen zerbitzu optimizatuak. Administrazio publikoaren jarrera horrek bateragarria izan behar du erakundeetan eraldaketei egokitzeko beharrezko antolakuntzako aldaketak eta lidergo tekniko eta politikoko aldaketak inspiratuko dituzten balioak eta printzipioak garatzerekin.

Hori guztia aintzat hartuta, ikastaroak gogoeta bultzatu nahi du eta zerbitzu publikoek pertsonalizazioaren eta optimizazioaren arloan jasandako eraldaketak islatuko dituzten esperientziak aurkeztu, bereziki azpimarratuta enpleguarekin loturikoak. Horretaz gain, erakunde publikoek zein ekimen pribatuek gizarte oihartzuneko sektoreetan garaturiko erreferentziak ere hartuko dira aintzat.

Helburuak

Joerei eta eraldaketei erantzungo dieten zerbitzu publiko berri eta bilakatuak identifikatzea, Administrazioaren balio ekarpena hobetzeko.

Administrazioak printzipioekin, lidergoarekin eta antolakuntzarekin lotutako eraldaketei eman beharreko erantzuna aintzatestea.

Erabiltzaileen tipologiak identifikatzea premien eta itxaropenen arabera, zerbitzu egokituen erantzun egokiena ezartzeko.

Tresnekin eta teknologiarekin loturiko baliabideak zerbitzuen pertsonalizazioan nola erabiltzen diren aztertzea: digitalizazioa, datuen analisi masiboa, eta adimen artifiziala.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Responsables institucionales técnicos y políticos

Kolaboratzaileak

  • LANBIDE-Servicio Vasco de Empleo
  • Ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizarte Zientziak
  • 17.Eka - 18.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web