Metodologías educativas innovadoras, basadas en la Psicología aplicada a la Educación

01.Urr - 25.Aza

Kod. @37-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170032). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

“Hezkuntzako Metodologia Berriak” isilpeko eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien garapenarekin elkarturiko eskakizun bat bihurtu dira. Horren ondorioz, ikasgeletan aldaketa asko egin behar izan dira, hasi aldaketa arkitektonikoetatik, eta metodologikoetaraino, baina, askotan, ez dira ez baloratu ez ulertu aldaketa horien arrazoiak eta emaitzen ebidentziak. Ikastaro honetan, gizakiaren funtzionamendua azaltzen duen eredu bat eta ikaste-prozesuaren teoriak aurkezten ditugu, eta, horiei esker, metodologia berriak eta horien aplikazio praktikoak baloratu ahalko ditugu. Horretaz gain, gure ikastetxeetan orokortuta dauden heziketa-metodoen ebidentziak eta ebidentzien falta aurkezten dira. Ikasleek eta irakasleek parte hartuz, ikastaroaren edukiak aberastu egingo dira haien aplikazio praktikoen esperientziekin eta horretarako egiten dituzten proposamenekin.

60 ordu, zazpi astean zehar. (Dedikazioa: 7-8 ordu astean)

- Horretaz gain, beste astebete, ebaluaziorako eta ikastaroa ixteko.

- Hasiera-data: 2019/10/01. Amaiera-data: 2019/11/25

Prezio bakarra: 120 euro

Hizkuntza ofiziala: gaztelania

Helburuak

Hezkuntzako metodologia berrien aplikazioan emaitzen ebidentziaren balorazioak garrantzia duela ulertzea.

Emaitzen ebidentzian oinarrituta, heziketa-estrategiak eta -metodologiak aukeratzeko ezagutza eskuratzea.

Ikasleak ezagutzeko tresnak eta estrategiak aukeratzeko gai izatea.

Etengabeko ebaluaziorako eta ikaste-prozesuko emaitzak kalifikatzeko teknika argiak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Psikologia
  • 01.Urr - 25.Aza
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu