Miedo al delito: delitos registrados y victimización oculta ¿qué nos dice la Criminología?

26.Eka - 30.Uzt

Kod. @46-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Delitu jarduera da herritarrek segurtasunik eza sentitzearen arrazoi garrantzitsuenetakoa, sentimendu hori sortzen eta mantentzen duten beste elementu batzuekin batera. Hala ere, segurtasunik eza sentitzea eta delituari beldurra izatea beti ez datoz bat leku batean une jakin batean dagoen delinkuentzia errealarekin. Hori dela eta, ikastaro honen helburua da ikasleei baliabideak ematea segurtasunik ezaren dimentsio bikoitza uler dezaten –objektiboa (delinkuentzia erregistratua eta ezkutuko kriminalitatea) eta subjektiboa (segurtasunik eza sentitzea eta delituari beldurra izatea)–, aztertuz bai delinkuentziari buruzko datuen iturri ofizial nagusiak bai kriminalitatearen ezkutuko zifra ezagutzeko tresna egokienak. Era berean, oinarrizko jarraibide batzuk emango dira segurtasunik ezaren –egiazkoa eta hautemandakoa– tokiko diagnostikoak egiteko.

Helburuak

Segurtasunik ezaren dimentsioak bereiztea: segurtasunik ez objektiboa edo objektibagarria, eta segurtasunik ez subjektiboa.

Delinkuentzia datuen iturriak ezagutzea, aintzat haturik delituaren kontrol formalaz arduratzen diren erakundeak eta delituei nahiz interes kriminologikoko beste fenomeno batzuei buruzko datuak ematen dituzten beste erakunde batzuk. Delituei buruzko estatistikak aldatzen dituzten delitu jarduerari lotu gabeko faktoreak ezagutzea.

Kriminalitatearen zifra ezkutuen arrazoiak ulertzea eta ezkutuan dagoen delinkuentzia argitara ateratzeko tresna nagusiak aztertzea (biktimizazio inkestak eta autotxostenak).

Segurtasunik eza sentitzeko eta delituari beldurra izateko arrazoi eta ondorio nagusiak ezagutzea. Segurtasunik ezari (egiazkoa eta hautemandakoa) buruzko tokiko diagnostiko baten funtsezko elementuak ezagutzea. Kriminologiaren eta Biktimologiaren ekarpenak ezagutzea, baita alor honetan kriminologoak duen zeregina ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Gizartea
    • Kriminologia
  • 26.Eka - 30.Uzt
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...