Mindfulness para desarrollar resiliencia y cuidar el bienestar emocional

25.Urr - 19.Abe

Kod. @42-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Estresa etengabe agertzen da gure bizitzetan, batez ere azken urte honetan. Ziurgabetasuna eta zereginen gainkarga maneiatzen lagunduko diguten tresnak garatzea ezinbestekoa da ongizate emozionalari eusteko. Mindfulness-aren praktika bere eraginkortasunagatik nabarmendu da, emozio zailak (hala nola antsietatea eta beldurra) agertzen diren egoerak kudeatzeko beharrezkoak diren lasaitasuna eta enpatia garatzen laguntzeko eta beste pertsona batzuei hori egiten laguntzeko, gure osasuna eta harremanak zainduz.

Helburuak

Autokontzientzia garatzea, eta joerek eta emozioek gure osasunean eta portaeran duten eragina ezagutzea.

Amorrua eta beldurra bezalako emozio zailak kudeatzeko tresnak lortzea.

Nork bere burua zaintzeko tresna gisa Mindfulness praktikaren eraginkortasuna babesten duen ikerketa zientifikoa ezagutzea.

Erresilientzia garatzea estresaren aurrean.

Estresak gure osasunean dituen ondorioak ezagutzea.

Egoera zailetan entzute kontzientea eta feedback asertiboa praktikatzea.

Enpatia eta adeitasuna garatzea pertsona zailekiko harremanak hobetzeko.

Autokontrola eta autokudeaketa emozionala bereiztea.

Aldaketa-plan bat diseinatzea, Mindfulnesseko praktika formalak eta informalak gure egunerokoan txertatzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Material dinamikoa (bideoak, testueak eta audioak) lan-esparrua eta ariketa praktikoak garatzeko, esperientzia-ikaskuntza errazteko eta Mindfulness-aren praktika egunerokotasunean txertatzea lortzeko. Ebaluazioa egiteko, kontuan hartuko da edukia (gutxienez programaren % 60 amaiera-datarako) eta foroan parte hartzea: gutxienez 4 aldiz parte hartu behar da, Mindfulness-eko praktikei buruzko esperientziak eta aurkikuntzak partekatuz.

  • Online ikastaroa
    • Osasuna
  • 25.Urr - 19.Abe
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak