Mindfulness para profesionales de la salud: cómo gestionar el estrés, cuidar el bienestar emocional y transformar la relación con los y las pacientes

15.Ots - 11.Api

Kod. @15-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Osasun sistema publikoak aurrekaririk gabeko eskaera bati egin behar dio aurre. Muturreko egoera horrez gainera, gaixotasunaren prebentzioari, esku hartze goiztiarrari eta norberaren zaintzan eta osasunaren sustapenean konpromiso handiagoa lortzeari garrantzi handiagoa ematearen beharraz aspalditik hitz egiten da.

Mindfulness-ak, haren buru-gorputza ikuspegiari esker, tresna paregabea eskaintzen die langile klinikoei beren ongizate emozionala eta osasun mentala nahiz fisikoa zaintzeko, bereziki eskaera emozional handiko egoeretan. Autozaintzaren oinarriak definitzeaz gainera, Mindfulness-ak jardun klinikorako ezinbestekoak diren gaitasunak garatzen ditu, hala nola enpatia, kontzentrazioa eta presentzia handiagoa kontsultetan; hala, paziente-profesional sanitarioaren arteko harremana eraldatzen da, ulermen eta lankidetza handiagoa lortzeari begira.

Helburuak

 

Arreta kontziente edo Mindfulnessaren onurak ezagutzea, teoria eta babes zientifikotik hasita, eta praktikari garrantzi berezia ematea, egunerokotasunean txertatzea baita helburu nagusia.

Erabateko arretan oinarritutako esku hartzeen balioa ezagutzea, garapen pertsonalean eta profesionalean (autoezagutza eta onarpen handiagoa, beste pertsonekiko sentikortasun handiagoa, emozio zailen kudeaketa).

Osasunari lotutako estresak pertsonal klinikoentzat eta pazienteentzat dituen arriskuak ezagutzea.

Osasun arazo batetik eratorritako ondorio negatiboetara egokitzeko bitartekaritzaren onurak identifikatzea, esate baterako, min kroniko bat kudeatzen laguntzea edo loaren kalitatea hobetzea.

 

Patroi eta joera mentalak identifikatzen ikastea, pazientearen arretan malgutasuna, jakin-min handiagoa eta irekitasuna garatu ahal izateko.

Entzumen aktiboa –komunikazio kontzientean izandako presentzia– lantzea, aurreiritzi eta suposamenduen eragina saihesteko; horrela, modu sakonagoan konektatuko gara pazientearekin, konfiantza sortuz eta gure konpromisoa areagotuz tratamenduarekin eta, oro har, arreta medikoaren kalitatearekin.

Mindfulness jardun formalari eta informalari esker gaitasun emozionalak garatzea, hala nola enpatia, adeitasuna eta errukia.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Metodologia

 

Programa erabat praktikoa da. Astero, irakurketa- eta bideo-esparru baten ondoren, banakako lan-praktikak proposatzen dira. Bi astean behin, Zoom bidezko zuzeneko saio batean elkartuko gara, ikaskuntzak partekatzeko, gai batzuetan sakontzeko eta banakako jardunean nahiz ezarpenean sortzen diren oztopoei buruzko ideiak eta aukerak jasotzeko. Parte-hartzaileek ikastaroaren ebaluazio egokia jasoko dute, baldin eta materialen % 60 osatzen badute eta foroan aktiboki parte hartzen badute (gutxienez bi aldiz).

Kolaboratzaileak

  • -
  • Online ikastaroa
    • Osasuna /Psikologia
  • 15.Ots - 11.Api
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...