Mindfulness para profesionales de la salud: Cómo gestionar el estrés, cuidar el bienestar emocional y transformar la relación con l@s pacientes

01.Eka - 19.Uzt

Kod. @42-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Osasun sistema publikoak aurrekaririk gabeko eskaera bati egin behar dio aurre. Muturreko egoera horrez gainera, gaixotasunaren prebentzioari, esku hartze goiztiarrari eta norberaren zaintzan eta osasunaren sustapenean konpromiso handiagoa lortzeari garrantzi handiagoa ematearen beharraz aspalditik hitz egiten da.

Mindfulness-ak, haren buru-gorputza ikuspegiari esker, tresna paregabea eskaintzen die langile klinikoei beren ongizate emozionala eta osasun mentala nahiz fisikoa zaintzeko, bereziki eskaera emozional handiko egoeretan. Autozaintzaren oinarriak definitzeaz gainera, Mindfulness-ak jardun klinikorako ezinbestekoak diren gaitasunak garatzen ditu, hala nola enpatia, kontzentrazioa eta presentzia handiagoa kontsultetan; hala, paziente-profesional sanitarioaren arteko harremana eraldatzen da, ulermen eta lankidetza handiagoa lortzeari begira.

Helburuak

Erabateko arretaren kontzeptua ulertzea, teorian eta ebidentzian oinarritutako ikuspegi batetik.

Erabateko arretan oinarritutako esku hartzeen balioa ezagutzea, garapen pertsonalean eta profesionalean (autoezagutza eta onarpen handiagoa, beste pertsonekiko sentikortasun handiagoa, emozio zailen kudeaketa).

Osasunari lotutako estresak pertsonal klinikoentzat eta pazienteentzat dituen arriskuak ezagutzea.

Arrisku egoerak identifikatzea eta kudeatzea, emozioak gorputzean identifikatuta.

Osasun arazo batetik eratorritako ondorio negatiboetara egokitzeko bitartekaritzaren onurak identifikatzea, esate baterako, min kroniko bat kudeatzen laguntzea edo loaren kalitatea hobetzea.

Meditazio pertsonalarekin konpromiso bat ezartzea.

Mindfulness-en onurak ezagutzea, gaixoaren arretan malgutasun mentala, jakin-min handiagoa eta jarrera irekia garatzeko.

Entzumen aktiboa –komunikazio kontzientean izandako presentzia– lantzea, aurreiritzi eta suposamenduen eragina saihesteko; horrela, modu sakonagoan konektatuko gara pazientearekin, konfiantza sortuz eta gure konpromisoa areagotuz tratamenduarekin eta, oro har, arreta medikoaren kalitatearekin.

Onarpena eta etsipena bereizten ikastea.

Mindfulness jardun formalari eta informalari esker gaitasun emozionalak garatzea, hala nola enpatia, adeitasuna eta errukia.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Osasun langileak

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Osasuna
    • Psikologia
  • 01.Eka - 19.Uzt
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 60 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...