Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika

01.Ira - 03.Ira

Kod. K07-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Azken hamarkadan “jaialdi ikasketak” arloak zinemaldiei buruzko begirada kritikoak eraiki ditu. Ikuskizun eta glamurrarekin lotutako azaleko irakurketa mediatikoetaz haratago, zinema-jaialdiak kultura zinematografikoan ezinbesteko piezak direla ulertzen hasi da ohiartzun sozial, politiko eta ekonomikoz josiak.

Uda Ikastaro honek jaialdi ikasketetara sarrera bat proposatzen du iragana, oraina eta etorkizunaren artean dialogo bat ezarriz. Alde batetik, hitzaldiek nazioarteko hainbat zine-jaialdien analisi historikoari ekingo diete eraldaketa sozial eta politiko garaikideekin dauzkaten loturak aztertuz. Bestetik, mahai-inguruek zinemaldien oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidak garatzeko espazioa irekiko dute. Tonu dibulgatzaile baten bitartez Ikastaroa ikerlari eta zine munduko profesionalen topaketa gisa planteatzen da zinemaldien inguruko hausnarketa ikuspuntu kritiko, historiko eta konparatu batetik bultzatzeko.

Helburuak

Zinema-jaialdien ikasketa kritiko eta konparatzaileari sarrera.

Zinemaldi, kultura zinematografiko eta eraldaketa historiko eta sozial garaikide nagusien arteko harremanaren ulermena.

Nazioarteko zinemaldien artxiboetan egindako ikerketak abiapuntu dituzten kasu-ikasketen bitarteko analisia.

Eztabaida eta hausnarketa zinemaldien paper politiko eta sozialaren inguruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Elías Querejeta Zine Eskola
  • Donostia Zinemaldia / Festival de San Sebastián / San Sebastian International Film Festival
  • Ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Ikastaroak guztientzat
  • 01.Ira - 03.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu