Movilidad sostenible, sostenibilidad de la movilidad

20.Ira - 21.Ira

Kod. G23-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

XXI. mendean mugikortasunaren kontzeptua nonahi ageri dela esan genezake.  Hedabideek asko erabiltzen duten termino bat da, eta espazioari eta haren erabilerari lotutako zientzia arloan aztertzen da. Dena dela, mugikortasunaren kontzeptuak hainbat adiera ditu. Mugikortasunaz ari gara gure eguneroko joan-etorriez, gazteek lanera joateko egiten dituzten joan-etorriez edo lan merkaturako balio gisa hartzen den mugitzeko gaitasunaz hitz egiten dugunean.

Udako ikastaro honetan, besteak beste, eguneroko mugikortasunari lotutako mugikortasun jasangarriaz arituko gara.  Ingurumena errespetatzen duten mugikortasun modu berriei buruz hitz egingo dugu, teknologia berrien eta aurrerapenen gorakadaren une honetan.  Hiri eta landa inguruneari buruzko ikuspegi espezifikoak gehituko ditugu.  Garraio publikoari buruz arituko gara, mugikortasunerako eskubidearen bermatzaile gisa, eta ekitatearen eta gizarteratzearen zerbitzura dagoen elementu gisa. Halaber, aztergai izango dugu bizikleta bidezko mugikortasunaren gorakada.

Garraio publikoaren jasangarritasun ekonomikoaz ere hitz egingo dugu; hau da, garraio publikoaren finantzaketaz. Politika publiko orotan bezala, mugikortasun jasangarriak finantzaketa sistema bat behar du bere helburu sozialak beteko direla bermatzeko. Europako esparrutik helduko diogu finantzazio horri, NextGenEU funtsen azterketa espezifikoa eginez, eta arreta berezia jarriz digitalizazioko eta tarifen integrazioko proiektuetan.

Helburuak

Hiri jasangarriagoak sustatzea, guztiok hobeto bizitzeko eta klima aldaketaren aurka jarduteko

Administrazio publikoen estrategiak lerrokatzen eta ahaleginak konbinatzen laguntzea.

Lorpenak eta porrotak espiritu eraikitzailearekin partekatzea.

Bizikleta bidezko mugikortasunak garraiobide jasangarri gisa duen garrantzia azpimarratzea.

Garraio publikoaren jasangarritasun ekonomikoa aztertzea

Mugikortasun jasangarria errealitate bihurtzeko lankidetzan aritu beharrari buruzko eztabaida sustatzea

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Energía, mugikortasuna eta hiriak
  • 20.Ira - 21.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu