Multiculturalidad, Literatura y Arte: Del Oeste Norteamericano a las aulas

21.Eka - 23.Eka

Kod. K09-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

"Kulturaniztasuna, Literatura eta Artea: mendebalde iparramerikarretik ikasgeletara" ikastaroaren helburu nagusia Ipar Amerikako literatura, kultura eta arteek ikasgelan duten aplikazio didaktikoaren garrantzia eta egokitasuna azaltzea da, kultura eta arraza-aniztasun garaikidearen adierazpenaren adibide gisa. Unibertsitateko ikasle eta irakasleei nahiz Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako ikastaro honek, Ipar Amerikako errealitate sozioetnikora hurbiltzea proposatzen du, ekoizpen artistiko eta kulturalaren bidez. Horrela, Estatu Batuetalo komunitate "gutxiengoen" egoera sozio-historikoari heldu nahi zaio, bai eta beraien produkzio artistikoa presentatu ere (literatura, zinema, musika, arte plastikoak, Street art), gaur egungo ikasgelan,   gure komunitatearen aniztasun etnikoa eta kulturala lantzeko erabil dadin. Horrela, euskal-amerikar, txikano, afro-amerikar eta/edo natibo-amerikar komunitateen ekoizpen artistikora hurbiltzea proposatuko dugu. Era berean, "Mendebaldeko mitoa" edo "Mexiko-Amerikako muga" bezalako kontzeptuen irudikapena azalduko dugu arteetan, kultura aniztasunaren eta aniztasun etnikoaren paradigma gisa.
 

Helburuak

Ameriketako Estatu Batuetako historia eta errealitate garaikidera hurbilketa bat eskaintzea, eta, bereziki, Ipar Amerikako Mendebaldera, bai eta haren aniztasun etniko eta kulturalera ere, kultura aniztasunaren paradigma gisa.

Ameriketako Estatu Batuetako desberdintasun etnikoaren eraikuntzari buruzko hurbilketa teorikoa egitea, etnia- eta genero-ikasketen esparruan.

Arteak (Literatura, Zinema, Telebista, Musika, etab.) askotariko errealitate kulturanitza irudikatzeko eta transmititzeko duen garrantzia azaltzea.

Kulturaniztasuna eta etnia- eta genero-aniztasuna Estatu Batuetan (eta, bereziki, Ipar Amerikako mendebaldean) irudikatzearekin lotutako material bibliografikoaren gordailu bat eskaintzea, bigarren hezkuntzako ikasgelan erabil dadin.

Egungo euskal eta espainiar pedagogia-ingurunean bigarren hezkuntzako ikasgelen aniztasun kulturanitza jorratzeko kultur ekoizpena (literatura, zinema, telebista, musika) erabiltzeak duen garrantziari buruzko hausnarketa proposatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Uda Ikastaroa dinamikoa izango da, eta hizlariek beren azterlanaren xede diren komunitateei buruzko oinarrizko kontzeptu soziohistoriko batzuk eskainiko dituzte. Ondoren, bibliografia-gordailu bat eskainiko dute, ikastaroan parte hartzen dutenek erabil dezaten beren eskoletan. Halaber, azterketarako estrategiak eskainiko dituzte hizlariek.

Material bibliografiko hori kultura-, etnia- eta/edo genero-ikasketen esparruan kokatzen da, besteak beste.

Kolaboratzaileak

  • Grupo Consolidad REWEST
  • MICCIN . Proyecto de investigación PGC2018-094659-B-C21
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
  • 21.Eka - 23.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu