Doako jarduera
MURSEGOren emanaldia.  "LAPUR(ari)KETAK"

MURSEGOren emanaldia. "LAPUR(ari)KETAK"

Eka. 28 - 28. Eka, 2019 Kod. J04-19

Azalpena

Harkaitz Canoren zuzendaritzapean antolaturiko uda ikastaroak hainbat ekintza ditu bere programazioan, eta horien artean dugu Mursego artistaren emanaldia. Mursegok (Eibar, 1977) musika eta musika-tresnen ikuspegi ezberdin bat eskaintzen du. Talde-proiektu ugaritan aritua da Maite Arroitajauregi (Anari, Lisabö, Kashbad…), baina 2009tik Mursego izeneko bakarkako proiektuan murgilduta egon da. Mursego hitza portugesez saguzarra izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator. Bere obrak nolabaiteko eboluzioa bizi du argitaratzen joan den diskoen poderioz, musika era ezberdinak sortu baititu, esperimentazioaren fruituetatik, folk eta pop doinu eta formatuaren portuetaraino. Musika-tresna ugari ditu musikalagun (txeloa, pedal loop stationa, ukelelea, autoharpa…). Bakarka bai, baina bakarrik ez: zineman ere bere hazia erein zuen (Amama, Emak Bakia…) eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin ere elkarlanean aritu da. Jardunaldia borobilduko duen ordu bateko emanaldi berezia prestatu du Literatura mutanteak uda ikastaroan.

Irakurri gehiago

Helburuak

-

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2019-06-28

17:00 - 18:00

Mursego zuzenean

Kokalekua

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre Zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.316583,-1.975833

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre Zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa