Naturan Hezi, lore garaian

01.Mar - 18.Api

Kod. @22-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170048 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Udaberrian sartzear gauden honetan, gutxi dira bitxilorea, hirusta, San Jose lorea, txikori-belarra, urrebotoia, korradu-belarra, goilora, zaingorria, bioleta, murruntza edo kirtengorria bereizteko gai direnak. Maialen Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren garaiotan” bizi gara. Baita lore guztiak lore diren garaiotan ere.

Pandemiak eraginda eta bestela ere, eskolak naturara zabaltzeak dituen abantailez ohartuta, asko dira Euskal Herriko txoko desberdinetan udaberriari ateak zabaldu dizkioten ikastetxeak baina askotan, natura ezezagunagoa zaigulako, nola jokatu ez dakigulako edo haurrak honelako ingurune batean jolasteak beldurrak eragiten dizkigulako, zalantzak sortzen zaizkigu.

Ikastaro honen helburua, beraz, zalantza horiei erantzutea da. Alde batetik, naturaren ezagutzan sakonduz eta bestetik, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako emango ditugularik.

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez.

Loratu dadila beraz eskola!

Helburuak

Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.

Irakasleak naturaren ezagutzan eta naturan garatzen den jolasean formatzea.

Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek jolasaren eta naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko. Saioak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez. Ikastaroa gainditzeko, edukien %60 beteta izatea eskatuko da.

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Zientzia eta teknologia
  • 01.Mar - 18.Api
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 45 ordu
  • Web