Naturan hezi, orain da unea!

01.Uzt - 30.Uzt

Kod. @50-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Egun bizi dugun pandemia egoeran, haurrak eskoletara bueltatzeak kezka handia eragin du hezkuntza-komunitate osoan. Iparraldean, haurrak alarma egoerak agindutako segurtasun neurriekin bueltatu dira eta hegoaldean, itzulera hori nolakoa izango den oraindik ez dakigun arren, antzeko neurriak hartuko direla pentsatzekoa da.

Beste zenbait herrialdeetan (Norvegian, Danimarkan eta Eskozian, esaterako), eskoletara itzulera alarma egoerako lehen fasetan egin da eta birusaren kutsadura gutxitzeko neurri ezin hobea hartu dute: haurrak ikasgela barruan sartu beharrean, eskolak naturara irekitzea erabaki dute. Neurri honek, gainera, haurren behar afektiboak, ongizatea eta eskubideak (jolasa eta ingurumenarekin harremana) bermatzen ditu.

Baina ez hori bakarrik. Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia21 egitasmoan, “Naturarekin begirunetsuak diren eskoletarako” gidalerroak gomendatzen dira eta besteak beste, ikastetxeak euren inguruan integratzea ezinbestekoa dela jasotzen da bertan.

Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu.

Zeren zain gaude? Naturan hezteko unea da!

Helburuak

Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.

Irakasleak naturaren ezagutzan, jolas librean eta entzute-aktiboetan oinarritutako pedagogietan formatzea

Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Ekogunea
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Iraunkortasuna
  • 01.Uzt - 30.Uzt
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 45 ordu