Naturan hezi, orain da unea!

02.Ira - 01.Urr

Kod. @57-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170018 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Klima-larrialdian murgilduta gauden honetan, egoerari aurre egiteko ezinbesteko tresnetako bat dugu hezkuntza bera. Baina tamalez, egun Italia da klima-larrialdia eskola kurrikulumera eraman duen lehen herrialdea (eta oraingoz bakarra). Garapen Jasangarrirako Sare Espainolak (NBEak babestutako sare independentea) jasotzen duenez, une honetan klima larrialdia lantzeko “ekintza puntualak” baino ez dira egiten ikastetxeetan, hala nola, ingurumeneko efemerideen ospakizunak edo ikastetxeko ikasle kopuru mugatu bati zuzendutako ekintza zehatzak. Euskal curriculumean ere, hau da Heziberri 2020n, tronkalak diren ikasgaietan klima-larrialdiaren presentzia eza ere deigarria da. Ingurumenaren aldeko kontzientziazio izpiak ikusten badira ere, abagunezko esperientziak dira, osagabeak, eta karakter periferikoak duenak.

Dena dela, adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia21 egitasmoan, “Naturarekin begirunetsuak diren eskoletarako” gidalerroak gomendatzen dira eta besteak beste, ikastetxeak euren inguruan integratzea ezinbestekoa dela jasotzen da bertan.

Naturan Ikasi ikastaroaren helburua, ikasleei naturarekin kontaktua handitzeko eta inguruko natur-guneak ezagutzeko aukera ematea da, disziplina desberdinetako alderdi praktikoak jorratuz. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartzeko egitasmoa da eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi dira, zientziaren didaktikan eta metodo aktiboetan oinarrituta.

Helburuak

Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.

Irakasleak naturaren ezagutzan, jolas librean eta entzute-aktiboetan oinarritutako pedagogietan formatzea

Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Ekogunea
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
  • 02.Ira - 01.Urr
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 45 ordu