Nazioarteko biltzarra: Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak

21.Eka - 22.Eka

Kod. L01-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

Online matrikula

Matrikula inprimakia
bete eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Frankismoaren errepresio estrategien artean, gutxien aztertu izan denetako bati heltzea da kongresu honen xedea: zentsurari, hain zuzen ere. Honen berezitasunak aztertzea da helburu nagusia; azken ikerketen inguruko hausnarketa egitea eta zentsurak izan zituen aldi ezberdinak azaltzea, diktadorea hil osteko urteetan ere, euskal kasuan zein arlo iberiarrean.

Kongresuaren hizkuntzak:

Lehen egunean: Gaztelania

Bigarren egunean: Euskara

Matrikula mota ezberdinak:

Matrikula osoa (ekainaren 21 eta 22)

Matrikula partziala (ekainaren 21a)   Gaztelaniaz

Matrikula partziala (ekainaren 22a)   Euskaraz

Helburuak

Helburu orokorra da Iberiar literaturetan zentsurak izan duen eragina aztertzea, dela narratiban, poesian, nahiz antzerkigintzan.

Ikuspegi konparatista batetik aztertzea bai zentsura frankista, eta baita 1975 osteko zentsura ere, kontuan izanik, 1980ko hamarkada arteko eragina izan zuela, ikertzaileek diotenez (Abellán: 1980; Ruiz, E.: 2005; Gallofré i Virgili: 1991; Losada Castro: 1987; Torrealdai: 1987; Torrealdai: 1999…).

Zentsurak eta autozentsurak izan dituen forma ezberdinak aztertzea.

Zentsurak euskal kulturan izan duen eragina aztertzea, dela kantagintzan, artean, zein itzulpengintzan.

Joan Mari Torrealdai omentzea, euskal liburugintzaren zentsura aztertzeko egin duen lanagatik.

Zentsuraren azterketa akademikoa osatzea “Debekatuak baina ez ahaztuak” erakusketa antolatuaz.

Kolaboratzaileak

  •  Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldea (MHLII)
  • Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila (IT 1047-16 Proiektua; CGV18/10 Proiektua)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (US 17 / 10 Proiektua)
  • Ministerio de Economía, Industria y Competitividad (MINECO FFI2017-84342-P)
  • Proyecto Prometeo 2016/133 “Max Aub y las confrontaciones de la memoria histórica”
  • Conselleria d'Educació, Investigació, Cultura i Esport. Generalitat Valenciana
  • Euskaltzaindia
  • Kongresua
    • Giza Zientziak
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 21.Eka - 22.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • PDFa eskuratu