Novedades en investigación biomédica: implicaciones del nuevo marco normativo en materia de protección de datos y de investigación con medicamentos

18.Ira - 19.Ira

Kod. O21-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Honako gai hauek jorratuko dira:

- Datuak babesteari buruzko Europako 2016/679 Erregelamendua Espainiako ikerketa biomedikoan proiektatzea.

- Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren aurreikuspenak ikerketa biomedikoaren arloan.

- Ikerketaren arloko etika batzordeak arau esparru berrira egokitzea.

- Datuen babesaren arloko arau esparru berria. Sendagairik gabeko behaketa lanentzako inplikazioak.

- Big Data teknologiaren erabilera: inplikazioak laguntza eta ikerketarako.

- Ikerketaren arloko Etika Batzorde batek azterlanak ebaluatzea Big Data erabilita. Ebaluazio irizpideak eta Ikerketa arloko Etika Batzordeak arau esparru berrira egokitzea.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere.

Helburuak

Ikerketa biomedikoaren esparru juridiko berriak ikertzaileentzat eta ikerketaren arloko etika batzordeentzat dituen inplikazioei heltzea.

Datuak babesteari buruzko Europako 2016/679 Erregelamenduak eta datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko lege proiektuak ikerketa biomedikoaren arloari aplikatzerakoan izan ditzaketen ondorioetan sakontzea.

Datu pertsonalen babesaren arloko arau esparru berriak Ikerketaren Etika Batzordeetan izan ditzakeen inplikazioak aztertzea.

Big Data teknologiarekin eginiko ikerketaren alderdi etikoetan sakontzea.

Gizakiek erabiltzeko sendagaiekin saiakuntza klinikoak egiteari buruzko Europako 536/2014 Erregelamendua indarrean jartzearen inplikazioetan sakontzea.

Jardunbide Kliniko Egokiari buruzko arauen eguneratzeari heltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Bioetika
    • Iraunkortasuna
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 18.Ira - 19.Ira
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu