Lurzoru degradatuen berreskurapenean joera berriak III: metalak, konposatu organikoak eta hezegune artifizialak

09.Urr - 10.Urr

Kod. M04-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Egitaraua deskargatu

Egitaraua zehatza deskargatu

Ikastaro honek lurzorua deskontaminatzeko erabiltzen ari diren joera berritzaileak erakustea du xede, Europako eta Kanadako adibideak erakutsiz. Metalak eta konposatu organikoak erauzteko fitoerremediazioa erabiltzen den kasu praktikoak ikusi ahal izango dira, landareen bitartez eta lurzoruan dauden mikroorganismoen bitartez kutsadura kentzeko kasu praktikoak alegia. Lindano-kasuarentzako berezko tarte bat ere egongo da. Tarte berezi bat eskainiko zaio ere kutsatutako urak arazteko eraiki diren hezegune artifizialen gaiari.

Vitoria-Gasteiz inguruko gune kutsatu eta degradatuetara bisitak egingo dira (Lasarteko legardiak eta Jundizko poligono industriala). Toki hauetan, aipatutako teknikak dagoeneko martxan daude  edo laster jarriko dira.

 

Helburuak

Lurzoruaren garrantziaz eta haren zaintzaz ohartzea.

Lurzoru-landare-mikroorganismo erlazioan eta haren deskontaminazio ahalmenean sakontzea.

Lekuan bertan deskontaminatzeko teknologia berriak ezagutzea: fitoerremediazioa eta hezegune artifizialak.

Lurzoru degradatuetan eta ur kutsatuetan fitoteknologiak aplikatzen ikastea, kasu praktikoen bitartez, lindanoa bezalako kutsatzaile organiko iraunkorrak kasu.

Kolaboratzaileak

  • Centro de Estudios Ambientales
  • Fondo Europeo de Desarrollo Regional (Comisión Europea) a través del proyecto PhytoSUDOE (SOE1/P5/E0189) incluido en el V Programa Interreg Sudoe.
  • Jardunaldi profesionala
    • Energia eta ingurumena,
    • Zientzia eta teknologia
  • 09.Urr - 10.Urr
  • Casa de la Dehesa de Olárizu
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web