Nuevos mecanismos de apoyo de las personas con discapacidad: reforma civil y procesal

02.Ira - 03.Ira

Kod. D13-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda ikastaro honek sakon eta xeheki aztertuko du beren eskubide zibilak baliatzeko laguntza behar duten pertsonak babesteko mekanismoen inguruan egin den lege erreforma zibila. Erreforma horrek egokitzen du legeria zibila desgaitasun bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentziora, 2006ko abenduaren 13an New Yorken sinatu zena eta Espainiak 2008ko apirilaren 21ean berretsi zuena. Konbentzioa berresteko, ezinbestekoa zen bertan jasotako printzipioak integratuko zituen gogoeta eta lege erreforma egitea. Lege erreforma eztabaida iturri izan da urte hauetan guztietan, desgaitasun bat duten pertsonentzat egokienak diren babes eta laguntza mekanismoei buruzkoa, ahalik eta gehien errespetatuta haien autonomia eta borondatea.

Beraz, sakon aztertu behar da eginiko lege erreforma eta, batez ere, erreforma hori praktikan nola aplikatu behar den. Horretarako, erreformaren legegintza fasean parte hartu duten agente/eragile juridikoek parte hartuko dute, baita pertsona desgaituak babesteko praktika ezagutzen duten eta araudi berria aplikatu beharko duten zenbait eragilek ere.

Helburuak

Espainiak desgaitasun bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berretsi izanak sortutako lege erreforma aztertzea.

Legedi zibil berriaren aplikazio praktikoa aztertzea bere indarguneetatik abiatuta, baita hobetu beharreko arloak eta zailtasunak ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Departamento Igualdad, Justicia y Políticas Sociales. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
  • Departamento políticas sociales Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Zahartzaroa
    • Zuzenbidea
    • Zahartzaroa
  • 02.Ira - 03.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu