Océano y retos colectivos territoriales transfronterizos: contaminación por plásticos y seguridad en las actividades del litoral / Océan et défis collectifs territoriaux transfrontaliers : pollution par les plastiques et sécurité dans les activités du li

12.Ira - 13.Ira

Kod. M08-19

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitu ahal izateko

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Honako hau Campus Ocean egitasmoak antolatzen duen mugaz gaindiko bigarren Uda Ikastaroa da, Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk beren bikaintasun ekimenen bidez (IdEx Bordeaux eta Euskampus) bultzatzen duten Bordeaux-Euskampus campusaren proiektu estrategikoetako bat.  

Campus Ocean bi unibertsitateen prestakuntza, ikerketa eta transferentzia gaitasunak mobilizatzeko apustu bat da, arreta berezia jarriz ozeanoen balorizazio eta jasangarritasunari lotutako misioetan. Era berean, unibertsitate zutabe bat da, Ocean Expériences espezializazio adimenduneko lurralde estrategiaren esparruan, Akitania Berriko Euskal Hirigune Elkargoaren Sud Pays Basque Lurralde Poloa lider duena, action sports eta ur jarduerei lotutako mugaz gaindiko berrikuntza ekosistemarekin batera garatua.

Ikerketa, prestakuntza eta esku hartze arloetako desafioak orientatzeko helburuz, Campus Ocean-ek lau atal bereizi ditu: a) ozeanoa baliabide gisa, b) ozeanoa arriskuan, c) ozeanoa arrisku iturri gisa, eta d) ozeanoa joko zelai gisa.

Uda ikastaro honek “ozeanoa arrisku iturri gisa” atalari erreparatzen dio, bi ardatz harturik: a) Uraren kalitatea eta plastikoak eragindako kutsadura, eta b) Segurtasun arazoak (prebentzioa, esku hartzea, arreta), Euskadi-Akitaniako itsasertzean egiten diren kirol, aisia eta osasun jarduerei loturikoak.

Plastikoek sortutako kutsadura mundu osoko arazo bihurtu da. Hondartzen kutsaduraren % 85 da, eta arriskuan jartzen ditu herritarren osasuna, itsas bizitza eta ingurumena. Desafio zail honi aurre egiteko, beharrezkoa da hainbat diziplina eta agenteren arteko lankidetza eta ikerketaren, berrikuntzaren eta garapen jasangarriko politiken arteko interakzioa indartzea, helburu handinahi batzuen inguruan. 

Bestetik, egun euskal itsasertzean egiten diren uretako kirol, aisia eta osasun jarduerek eraldaketa eta hazkunde esponentzial bat bizi dute, hainbat faktoreren eraginez: besteak beste, jarduera horietan aritzen den jende eta publiko kopuru gero eta handiagoa, aisia eta osasun praktiken dibertsifikazioa, denboraldiak luzatzea, ekipamendu eta produktu berritzaileen erabilera handiagoa, turismoaren masifikazioa eta espazioen erabilera intentsiboa.

Gainera, itsasertzaren erakarpen demografikoak eta jarduera sektore hauen intentsifikazioak eta eraldaketak erronka handi bat dakarte garapenaren, berrikuntzaren eta arriskuen (eremuen erabilerak eragindako gatazkak, istripuen ugaritze esanguratsua, kutsadura... ) arteko tentsioak eta dilemak kudeatzeko orduan.

Eraldaketa eta erronka horiei erantzunez, hazkunde oso nabarmena izan da lurraldean ezagutzen sorkuntzan eta soluzio berrien proposamenean (digitalak, zientifiko-teknologikoak, politika arlokoak, araudiak, antolakuntzakoak, etab.).

Ikastaroan, erronka hauek planteatzen dituzten dilema eta desafio nagusiak identifikatuko dira, diziplinenez gaindiko ikuspuntu batetik, eta ikusgarritasuna emango zaio eta harremanetan jarriko da mugaz gaindiko lurralde garapen jasangarri baten barnean irtenbideak proposatzen ari den agente, azterlan, proiektu eta egitasmo multzoa.

Learning by experience ikuspegi batetik, ikaskuntza aktiboko dinamikak planteatuko dira, baita demostrazio guneak, tailerrak eta bisitaldiak ere, trukea eta sinergiak sustatzeko sektoreen eta agenteen artean. Lehentasuna emango zaio bi unibertsitateetako ikasleak ikastaroaren dinamizazioan eta gizarte komunikazioan inplikatzeari.

Ikastaroa mugaz bi aldeetan egingo da: egun bat Donostian eta beste bat Iparraldean.

Helburuak

Ozeanoak arrisku gisa planteatzen dituen dilema eta desafio nagusiak aztertzea, bereziki erreparatuta plastikoen kutsadurari eta itsasertzeko jardueren segurtasunari.

Ezagutzak eta berrikuntzak balorizatzea arrisku horien ikerketan eta arrisku horiei aurrea hartzeko eta kudeatzeko zereginetan.

Alor honi lotutako ikerketa, prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako lurralde proiektuak, egitasmoak eta gaitasunak zabaltzea eta konektatzea.

Arrisku hauen kudeaketa jasangarriaren inguruan mugaz gaindiko lurralde ezagutza eta berrikuntza komunitatea mobilizatzeko aukera emango duten erronka handinahiak definitzen laguntzea.

Lurraldea arlo honetan bikaintasun eremu gisa posizionatzen laguntzea, mugaz gaindiko lurralde agenteen sarearen sinergiak sustatuz (unibertsitateak, enpresak, administrazioak, elkarteak, etab.).

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Campus Bordeaux-Euskampus
  • Ikastaroa
    • Energia y ingurumena
    • Biodibertsitatea
    • Iraunkortasuna
  • 12.Ira - 13.Ira
  • Irailaren 12 Miramar Jauregia eta irailaren 13 Biarritz, Cité del Océan
  • Gaztelera
    Frantsesa
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web