Oinarrizko zehar konpetentzien garapena gelan

04.Aza - 06.Abe

Kod. @40-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu da unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzearen eskaera ere egin dugu.

Oinarrizko zehar-konpetentziak hezkuntzaren ardatz edo zutabeak ditugu eta elkartu egiten dira ekintzak gauzatzean. Ekintza konpetenteak egiteko, ezinbestekoa da ikasten eta pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, ekimen eta espiritu ekintzaile izatea eta izaten jakitea. Konpetentzia horiek batera eta bereizketarik gabe baliatu behar dira. Guztiak dira ezinbesteko ekintzarako. Guztiak dira funtsezkoak bizitzari aurre egiteko eta bizitzan aurrera egiteko.

Bizipenen bitartez irakasleen zehar-konpetentziak garatuko ditugu, ikasleei beren bizitzarako konpetentziak garatzen laguntzeko.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2019/11/04 Bukaera: 2019/12/01

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara 

Metodología: Metodologia aktiboa tresna eta dinamika hauek erabiliz: bideoa, apunteak, bibliografia, egiaztatze-lanak, galdetegiak eta foroetan eztabaidak.

Ebaluazioa: Epearen barruan irakasleak bidalitako jarduerak bete. Proposatutako jardueretan parte hartu eta egiaztatze-lanak bete.

Helburuak

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • ez unibertsitateko irakasleak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
  • 04.Aza - 06.Abe
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu