Oncología Integrativa: cómo coadyuvar a los tratamientos convencionales

08.Uzt - 09.Uzt

Kod. O13-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Minbizi mota ezberdinen intzidentziak goranzko joera bat du. Minbizi mota desberdinez ari gara, ez baitugu minbizia gaixotasun bakartzat jo behar; aldiz, minbizi bakoitza entitate bereizitzat jo behar dugu, jakinda haietako asko sendatzea edo kronifikatzea lortzen dela. Bestalde, estatistikek erakutsi digute paziente onkologikoen erdiak baino gehiagok Medikuntza Osagarri Integratzailera jotzen dutela gaixotasunari aurre egiteko, eta plazebo efektua baino gehiago lortzen dutela, horregatik, nazioarteko ospea duten gero eta ospitale gehiagok ezarri dituzte Medikuntza Integratzaileko Unitateak, eta eraginkortasun handiagoa eta emaitza hobeak lortzen ari dira.

Gure ustez pertsona bakoitzak du “bere” minbizia eta modu global eta integratzailean tratatzea merezi du, hainbat terapia eraginkorren bitartez: kirurgia, kimioterapia, erradioterapia eta immunoterapia, eta, aldi berean, nutrizio jarraibideak eta euskarri zientifiko eta/edo enpiriko nahikoa duten bestelako terapiak jasota, pazientearen erantzun global positiboa sustatzeko eta gaixotasun hori agertzea eragin duten ingurunea eta faktoreak orekatzeko tresna erabilgarriak eskainita. Osasunaren autokudeaketan gero eta aktibo gehiago uztartzen baditugu elikadura osasuntsuaren, oreka psikoemozionalaren eta abarren alde, errezidiba aukerak murriztu egingo dira, eta horregatik da interesgarria pazienteak bere bizi kalitatea hobetuko duten eta terapia erasokorrenen albo efektuak murriztuko –haien ondorio positiboak eten gabe– dituzten ekintza guztiak baliatzea.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere.

 

 

Helburuak

Minbizia entitate bakar bat gisa existitzen ez dela eta eragin gaitzaketen minbiziak asko direla azpimarratzea, baita horiek sendatzeko edo, sendatu ezin badira, kroniko bilakatzeko terapia sorta zabala dugula ere.

Horretarako, ikastaroak honako atal hauek izango ditu:

- Minbizia: Intzidentzia. Genetika-Epigenetika-Mutazioa.
- Interes frogatuko ohiko diagnostiko probak: Markatzaileak. Ekografia. Erresonantzia Magnetikoa, TAC-PET, eta abar.
- Terapeutika Konbentzionalaren egungo egoera: Kirurgia. Erradioterapia. Kimioterapia. Immunoterapia.
- Metabolismo tumorala eta elikadura osasuntsuaren eta bestelako euskarri mikronutrizional osagarri batzuen erabilgarritasuna berrikustea.
- Terapia Integratzaile laguntzaileen estrategiak berrikustea: elikadura, estresaren kudeaketa eta burua-gorputza medikuntza, mikoterapia, fitoterapia, eta abar.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Hifas da terra
  • Laboratorios Nuturgia
  • Ikastaroa
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 08.Uzt - 09.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web