ONLIINE ZUZENEAN IKASTAROA - Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera

18.Ira

Kod. X85-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaro honen helburua da Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizuneko garapenerako, auzolanari lotutako kultura eta balio sistemetan egon daitezkeen indargune eta aukerei buruz hausnartzea. Horren oinarrian, Zerainlab elkarteak sustatuta eta Kutxa Fundazioak babestuta, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak azken bi urteotan garatutako "Auzolantzen" proiektua dago, zeinetan ikerketa eta gogoeta uztartu diren, balio sisteman, herri txikien etorkizunerako helduleku batzuk topatzeko. Ikastaro honetan, abiapuntu horretatik jauzi bat eginez, inguruko eta nazioarteko aditu eta arituak gonbidatu nahi dira gogoeta partekatua egitera.

Helburuak

Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizunari buruz gogoeta egitea balio sistemaren eta kulturaren ikuspegitik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Zerainlab elkartea
  • Kutxa Fundazioa
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
    • Gizartea
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
  • 18.Ira
  • Online
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu